26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

dituen galdetzerakoan, ikasleek ezezko borobila ematen dute. Etxekoandreak ez du

arazo ekonomikorik, bere senarra da dirua etxera dakarrena. Etxekoandrea ez da

sozialki baztertua sentitzen, emakumeari tradizionalki egokitzen zaion rola beteaz.

Azkenik, etxekoandreak ez du enplegurik bilatzen, etxeko-lanak eta haurren zainketa

burutzearekin nahikoa lan baitu, ordaindua ez bada ere.

Irungo ikasleen kasuan, gogora-ekartzeko galderen bidez emandako

erantzunetan, langabezia lanarekiko harremanaren eta dakartzan zailtasunen

inguruan egituratzen da. Langabezia enplegurik gabe egotea da, honek dakarren

zailtasun eta ondorio ekonomikoekin. Langabezia maskulinoaren kasuan gainera,

familiaburua irudiarekin loturik, dimentsio familiarra azpimarratzen da, gizon

langabetuaren kasuan langabeziaren egoerak indibiduoaz gaindiko esparrua ukitzen

duelarik. Bestalde, langabezia femeninoan, emakumeen espezifikotasuna azaltzen

da. Batetik, emakumeari etxearekin loturiko rol tradizionala egokitzen zaio eta

bestetik, emakumea izateagatik pairatzen duen diskriminazioa aipatzen da.

Gogora-ekartzeko hitzen kategorizazioan burututako kookurrentziazko

similitude analisietan, lanaren dimentsioaren zentraltasuna agerian jarri da,

langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta langabezia femeninoan.

Langabezia maskulinoaren kasuan gainera, alderdi indibidualak nabarmendu dira,

gizon langabetuak pairatu ditzakeen ondorio psikologikoei arreta berezia ipiniaz.

Alderdi ekonomikoak bestalde, langabezia femeninoan bigarren maila batetan geratu

badira ere, langabezia orokorrean eta maskulinoan berebiziko pisua dute.

Bestalde, karakterizazioko galdesortetan langabeziak dakartzan zailtasun

ekonomikoak eta ondorio psikologikoak azpimarratu dira, langabezia orokorrean,

langabezia maskulinoan eta langabezia femeninoan. Erreferenteen bidez burututako

sistema arauemailearen azterketan, nabaria da langabezia maskulinoan erreferente

Sindikalaren eragina. Langabezia femeninoari dagokionez bestalde, erabilitako bi

erreferenteen eragina ematen da, Feminista eta Ugazabarena.

Errefusapen galdesortetan, “enpleguaren bilakuntza” itemaren zentraltasuna

egiaztatu da. Pertsona langabetua (gizona nahiz emakumea) enplegua bilatzen duen

pertsona da. Gainera, langabezia maskulinoari dagokionez, gizon langabetua arazo

ekonomikoak dauzkan pertsona da. Irungo ikasleek bazterketa soziala ez dute

247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!