26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

190

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

seme-alabentzako eredu” (K-S = 0.24; p < .01), “Norbere burua zalantzan jarri” (K-S =

0.22; p < .01) eta “Bazterketa soziala” (K-S = 0.19; p < .05). Kasu honetan esan daiteke,

langabezia maskulinoari buruz femeninoaren ondoren erantzuterakoan, bi kasuak

ezaugarritzeko modua homogeneizatzen dela.

- Emakumezkoek eta gizonezkoek emandako erantzunen

konparaketa

Karakterizazio Estandarretan, gizonezkoek eta emakumezkoek emandako

erantzunak konparatu nahi izan dira eta honetarako, Kolmogorov-Smirnov testa

erabili da.

Langabezia orokorraren kasuan ez dira desberdintasun esanguratsurik

aurkitu gizonezkoek eta emakumezkoek emandako erantzunen artean. Langabezia

maskulinoaren kasuan, gizonezkoek “Bazterketa soziala” karakteristikotzat hartu

duten bitartean, emakumezkoek ez dute karakteristikotzat jo (K-S = 0.28; p < .01).

Bestalde, “Norbere burua zalantzan jarri” itema emakumezkoek karakteristikotzat

hartu duten bitartean, gizonezkoek ez dute karakteristikotzat jo (K-S = 0.22; p < .05).

Azkenik, aipatu beharra dago, bai gizonezkoek bai eta emakumezkoek ere, “Arazo

ekonomikoak” karakteristikotzat dituztela, itema emakumezkoek esanguratsuki

gehiagotan aukeratu badute ere (K-S = 0.22; p < .05). Langabezia femeninoaren

kasuan, desberdintasun esanguratsu bakarra “Esperientzia falta” itemean azaltzen

da. Gizonezkoek langabezia femeninoaren kasuan “Esperientzia falta”

karakteristikotzat dute eta emakumezkoek berriz, ez ( K-S = 0.32; p < .01).

Karakterizazio estandarretan lortutako informazioa laburbilduz, langabezia

orokorraren, maskulinoaren eta femeninoaren kasuan, “Arazo ekonomikoak”

elementu karakteristiko garbia da (langabezia femeninoaren kasuan esangura

gutxiagoz aukeratzen bada ere) eta elementu ez karakteristikoen aldetik, “Babes

sozialaren menpekoa” eta “Lagunak galdu” itemak azaltzen dira. Bestalde,

“Bazterketa soziala” itema, langabezia orokorrean eta maskulinoan karakteristikoa

den bitartean (batez ere langabezia orokorraren kasuan), “Estutasuna sortzen du”

itema, langabezia orokorrean eta femeninoan karakteristikotzat jotzen da (batez ere

langabezia femeninoaren kasuan).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!