26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

192

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

erreferentean erabilitako hierarkizazioa beste karakterizazio galdesortetan

erabilitako hierarkiarekin bat ez badator ere, langabezia femeninoaren kasuan

erabilitakoarekin antzekotasun handiagoak daudela esan daiteke.

Oro har, irudikapen berdin baten barnean kokaturiko elementuen hipotesiari

jarraiki, langabezia ezaugarritzeko erabilitako itemen hierarkiak parekoak dira,

langabezia orokorrean, maskulinoan eta femeninoan. Erreferenteei dagokionez

aipagarria da, Feminista baten lekuan jarrita langabezia femeninoari buruz

emandako erantzunak, antzekotasun handiagoak mantentzea langabezia

orokorraren eta maskulinoaren kasuan emandako erantzunekin, langabezia

femeninoa berarekiko baino. Hau da, berdintasunezko diskurtsoaren erreferenteak

langabezia femeninoa, langabezia maskulinora eta langabezia orokorrera hurbiltzen

du.

3.2.2.2. Itemen agerikotasunaren azterketa

Erreferenteen lekuan jarrita lortutako datuak, erantzun Estandarren moduan,

agerikotasunaren eta kasu bakoitzean emakumeek eta gizonek emandako

erantzunen banaketen arteko desberdintasun esanguratsuen arabera aztertu dira.

Feministaren lekuan jarrita emandako erantzunetan (ikus 14. Taula),

langabezia femeninoa bost itemekin ezaugarritzen da: “Bazterketa soziala”,

“Bikotean tentsioak sor ditzake”, “Estutasuna, estresa sortzen du”, “Seme-alabak

perturba ditzake” eta “Norbere burua zalantzan jarri”. Bestalde, ez karakteristikotzat

hiru item hartzen dira: “Diploma gabezia”, “Babes sozialaren menpekoa” eta

“Lanaren bilakuntzarako motibazio eskasa”. Aipatzekoa da, “Diploma gabezia”

itema ikasleen % 59ak ez karakteristikotzat jotzen duen bitartean, ikasleen beste %

22ak karakteristikotzat jo duela, item honetan ikasleen arteko banaketa agertaraziaz.

14. Taula: Aix-en-Provence-ko taldean langabezia femeninoaren karakterizazioa

Feministaren lekuan jarrita (portzentajetan).

Itemak Batez

bestekoa

Ez

karakteristikoa

Aukeratu

gabe

Karakteristikoa

Diploma gabezia 1,63 59,2 18,4 22,4

Bazterketa soziala 2,41 18,4 22,4 59,2

Bikotean tentsioak sor ditzake 2,42 17,3 23,5 59,2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!