26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

238

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

emandako erantzunen artean desberdintasun esanguratsu bakarra aurkitu da.

Emakumezkoek emakume langabetua “arazo ekonomikoak” itemarekin lotzen dute

eta gizonezkoek, ordea, gutxiago. Hau da, emakumezkoen % 84, 2ak langabetua eta

“arazo ekonomikoak” itemak lotzen ditu, gizonezkoen % 65, 2ak soilik lotzen ditu,

ordea (K-S = 0.19; p < .05).

Laburbilduz, langabezia maskulinoan eta langabezia femeninoan, “arazo

ekonomikoak”, “bazterketa soziala” eta “enpleguaren bilakuntza” itemen

zentraltasuna berretsi da. Pertsona langabetuak (gizon nahiz emakume) arazo

ekonomikoak dauzka, sozialki baztertuta sentitzen da eta enplegua bilatzen du.

Bestalde, zenbait berezitasun aurkitu dira errefusapen galdesorta maskulinoaren eta

femeninoaren artean. Errefusapen maskulinoan, elementu zentraletatik gehien

aldentzen den estatusa jabearena da eta errefusapen femeninoan etxekoandrearena da.

Azkenik, nabarmentzekoa da gizonezkoek ez dutela emakume langabetua arazo

ekonomikoak dauzkan pertsonatzat hartzen, emakumezkoek aldiz bai.

4.4. IRUNGO DATUAK

Burututako sei errefusapen galdesortetatik, gizon bati buruzko hiru

galdesortak 126 ikaslek bete zituzten (72 gizonezko, 53 emakumezko eta ikasle 1

kodetu gabea) eta emakume bati buruzko hiru galdesortak 124 ikaslek bete zituzten

(65 gizonezko eta 59 emakumezko). Aurkeztutako emaitzak ikasle hauekin

burututako analisietan oinarritu dira.

4.4.1. Errefusapen maskulinoa

Errefusapen maskulinoan ondoko emaitzak aurkitu dira (ikus 42. Taula).

“Arazo ekonomikoak” itema langabetua estatusarekin (ikasleen % 71,4ak baztertua)

eta familiaburua-rekin (ikasleen % 73,8ak baztertua) lotzen da. “Bazterketa soziala”

itema elbarria-rekin lotzen da (ikasleen % 76,8ak baztertua). “Enpleguaren

bilakuntza” itema langabetua estatusarekin lotzen da (ikasleen % 77,8ak baztertua).

Beraz, gizon langabetuak arazo ekonomikoak dauzka eta enplegua bilatzen du.

Bazterketa soziala ez da gizon langabetuaren funtsezko ezaugarritzat jotzen; lotura

hau ikasleen % 62,7ak soilik egiten du. Gainerakoan, langabetu estatusetik gehien

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!