26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

Sortutako baldintza berriak etorkizunik gabekoak direla pentsatzen da. Egoera hau,

Flament-ek (1994a) berak aipatzen dituen bi adibide hauen bidez ikus daiteke.

Lehena emakume eta gizonen rol banaketekin lotuta eta bigarrena, tradizio

kulturalekin (bikote harremanekin).

Lanari loturiko rol tradizionalen banaketak apurtuz, 1914-1918ko gerrate

garaian emakumeen laneratze masiboa eman zen industria astunean. Gerra aurretik,

industria astuneko lana emakumeek burutzea ez zen onargarritzat jotzen, oso kasu

berezietan salbu. Guda egoerak, berriz, praktika hauek egunerokoak bihurtu zituen.

Hala ere, bakearekin batera, gerra-aurreko praktika sozialak berrezarri ziren. Kasu

honetan, beraz, egoera itzulgarri hautematen da eta irudikapena ez da aldatzen.

Egoera itzulgarri hautematen den beste kasu bat Frantzian goi mailako

ikasketak burutzen diharduten afrikar edota malgatxeen egoera dugu. Ikasle hauek,

goi mailako ikasketak amaitzen emandako urteak maiz bikote elkarbizitzan ematen

dituzte (ezkondu gabeko bikoteetan), beraien jatorrizko kulturan pentsaezina dena.

Guztiek egoera hau parentesi tenporal eta geografiko moduan bizi dute eta gehienek

bikoteko bizitza honen beharra azpimarratzen eta justifikatzen dute, erbesteratzea

dela eta, isolamenduarekin amaitzeko.

Egoeraren itzulezintasuna

Egoeraren itzulezintasuna hautematen denean, eraldaketarako prozesua

eman daiteke, kasu honetan hiru eraldaketa mota bereiz daitezke (Abric, 1994c):

eraldaketa progresiboa, eraldaketa erresistentea eta eraldaketa bortitza.

1. Eraldaketa progresiboa

Eraldaketa progresiboaz hitz egin daiteke irudikapenean hausturarik gabeko

eraldaketa ematen denean. Hau da, gune zentrala zatikatu gabeko eraldaketa ematen

denean. Praktika berriek aktibatutako elementuak gune zentralekoekin progresiboki

integratzen doaz eta ondorioz, elkarren artean bat egiten dute gune berri bat

osatzeko, irudikapen berri bat osatzeko, alegia. Kasu hau Guimelli-k (1988) ehizaren

inguruan egindako ikerketari dagokio. 1952an jazotako eritasunak, mixomatosiak,

untxi populazioan sarraskia ekarri zuen. Egoera honen aurrean, ehiztariek hain

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!