26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

254

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Teknika ezberdinekin lortutako informazioa osagarria izateaz gain, gure

kasuan, langabezia femeninoaren eta maskulinoaren arteko bereizketa ulertzeko eta

aztertzeko funtsezkoa izan da. Langabezia femeninoaren aurrean aurkitutako

berezitasunak batetik, eta kontraesanak bestetik, praktika sozialen eta irudikapen

sozialen arteko harremanean kokatzen gaitu. Hau da, aldaketa prozesuetan martxan

jartzen diren mekanismo kognitibo eta sozialen baitan. Ildo honetan, sistema

arauemailearen azterketarekin irudikapen sozialek generoaren araberako

asimetriaren birsorkuntzan eta iraunaraztean joka dezaketen papera bereziki

interesatzen zaigu.

Atal honetan, lehenik eta behin ikerketaren emaitza nagusiak laburbilduko

dira eta jarraian ondorio teorikoak eta sozialak eztabaidatuko dira. Hausnarketa hiru

alor nagusitan emango da. Batetik, langabeziaren irudikapenak aurkezten duen

egituran oinarrituko gara, irudikapen sozialen mugak zehazterako orduan sortutako

arazoei helduz. Bestetik, eraldaketa prozesuen inguruko hausnarketa egingo da,

sistema arauemailearen papera aztertuz eta bereziki genero-asimetriaren eraginetan

sakonduz. Azkenik, irudikapen sozialen egonkortasunaren edota aldakortasunaren

inguruko eztabaida luzatuko da, Frantziako eta Espainiako taldeen elkarren arteko

erantzunen konparaketa eginaz eta gizon eta emakumeen erantzunen elkarren arteko

konparaketan murgilduz. Hausnarketa teoriko eta sozialekin amaitu ondoren,

izandako mugak gainditzeko eta ikerketa berriak bideratzeko iradokizunak

aurkeztuko dira.

2. ONDORIO TEORIKOAK ETA SOZIALAK

Hasteko, gune zentralaren identifikazioari helduko zaio, gogora-ekartzeko

galderekin, karakterizazio galdesortekin eta errefusapen galdesortekin lortutako

emaitza nagusiak bilduz. Lehenik eta behin, Aix-en-Provence-ko taldearen emaitza

nagusiak aurkeztuko dira, ondoren, Baiona-Bidarteko taldearenak eta azkenik,

Irungo taldearenak. Gune Zentralaren Teoriaren ikuspegitik irudikapen sozialetan

gune zentrala identifikatzeak berebiziko pisua du eta gure kasuan gainera,

langabezia femeninoa eta maskulinoa irudikapen sozial beraren baitan kokatzeko

orduan erabakigarria izan da. Behin gune zentrala identifikatuta, gune zentral eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!