26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

17,4a barneratzen du, pertsonen % 66,4ak erabili du eta lehentasunez aipatzen da

(batez besteko heina = 2,9).

Kategorien arteko harremana

Kookurrentzia indizearen bidez burututako analisiaren arabera (ikus 9.

Grafikoa), langabezia maskulinoaren kasuan kategoria partekatuenak Lanarekiko

Harremana eta Alderdi Indibidualak izateaz gain, kategoria konexuenak dira. Hau

da, bi dimentsio hauek dira beste kategoriekin lotura gehien mantentzen dituztenak,

beraien artean ere lotura estua mantentzen dutelarik (% 32ko kookurrentzia). Bi

kategoria hauekin, kookurrentzia maila altuak mantentzen dituzte Pribazioa eta

Alderdi Ekonomikoen kategoriak. Lanarekiko harremanarekin soilik, Aurre Egiteko

Modua kategoriak kookurrentzia maila altua aurkezten du eta Alderdi

Indibidualekin soilik kookurrentzia maila altuak mantentzen dituzte, Zailtasunak,

Familia eta Alderdi Sozialak kategoriak, Alderdi Indibidualen dimentsioak

langabezia maskulinoaren kasuan hartzen duen garrantzia agerian jarriaz.

Inplikazio indizearen bidez burututako analisian (ikus 10. Grafikoa),

kategoria ezberdinek, besteak beste, bi dimentsio hauekiko mantentzen duten

besarkadura maila azalduko da. Lanarekiko Harremanean eta Alderdi

Indibidualekin inplikazio maila altua aurkezten dute Alderdi Ekonomikoak, Egitura-

sistema, Pribazioa (inplikazio maila altuagoa aurkezten du Alderdi Indibidualekin

Lanarekiko Harremanarekin baino, % 76 versus % 60) eta Aurre Egiteko Modua,

azken honek Lanaren dimentsioarekin inplikazio maila altuagoa duelarik (% 93

versus % 71). Prestazio Sozialen kategoriak, Lanaren dimentsioarekin soilik

aurkezten du inplikazio maila altua. Bestalde, Alderdi Indibidualekin inplikazio

maila altua duten beste kategoria hauek aurkitzen dira: Alderdi Sozialak, Kategoria

Sozialak, Zailtasunak eta Familia. Azkenik, aipatzekoa da Egitura-sistemari pertsona

gutxik erreferentzia egiten badiote ere (% 2,8), langabezia maskulinoarekiko

irudikapen osatu bat dutela. Hau da, bi kategoria partekatuenei eta zentralenei,

erreferentzia egiteaz gain, Zailtasunekin, Pribazioarekin, Formazioarekin eta Alderdi

Deskribatzaileekin inplikazio maila altua adierazten dute.

165

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!