26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

eta sozialaren printzipio klasikoak jarraitzen ditu. Helburua berdintasunaren idealak

hazkundearekin eta enplegu betearekin bat egitea da, enpleguaren optimizazioa eta

dependentzia sozialaren minimizazioa lortzea. Honek sektore publikoan enpleguren

hazkundea ekarri zuen eta emakumeen lan-bideratzea ziurtatzeko politiken

garapena. Bigarren ereduak, herrialde neoliberalenak, berriz, merkatuaren

printzipioak aplikatzen ditu. Hau da, soldaten eta lan merkatuaren arautze ezak,

sindikatuen ahulezia eta prestazio sozialetan murrizketak ekarri ditu. Guzti honen

helburua gastu soziala gutxitzea eta, era berean, lanerako joera bultzatzea da.

Hirugarren ereduari dagozkion herrialdeek enpresarien eta sindikatuen

korporatibismoa oso garatua dute. Merkatu laboralean daudenen eta merkatu

laboraletik kanpo daudenen arteko bereizketa sakona da. Presioen aurrean enplegu

politiken erantzuna gizon helduen enpleguak babestea da, estrategia honek

emakumeen eta gazteen lan-bideratzea zailtzen badu ere. Europan ongizate politiken

inguruan emandako eztabaidetan laugarren erregimen bat identifikatu da,

mediterraneoa hain zuzen (Ferrera, 1995, Taylor-Gooby-k aipatua, 1997). Erregimen

honetan kokatzen diren herrialdeen ezaugarrien artean, ongizate estatuaren garapen

berria nabaria da, bere baitan ongizate korporatibistaren eta liberalaren elementuak

ematen direlarik. Askotan, hornidurak boluntarioek eta karitatezko erakundeek

ematen dituzte eta, gainera, babes sozialaren erabilera maltzurra egiten da, interes

politikoak babesteko.

Taylor-Gooby-k (1997) bost herrialde europarretan langabeziaren eta

langabeziaren prestazioei buruzko eztabaiden inguruan egiten duen azterketan, argi

agertzen dira nazional mailako desberdintasunak, normalean gobernu erregimen

bakoitzaren eredu motarekin bat datozenak. Lan hau herrialde ezberdinetako

pertsona gakoekin izandako elkarrizketetan oinarritzen da. Atalaren helburuei

helduz, Frantziako eta Espainiako estatuen inguruan egindako hausnarketetan

finkatuko gara. Frantzia korporatibismo kontinentalean kokatzen du eta Espainia

erregimen mediterraneoan. Frantziako ongizate sistema segurantza sozialaren

prestazioen finantziazioan oinarritzen da, kotizazio gradu altuen bidez ematen dena.

Kotizazioak kostu laboraletan ezartzen dira, gastu sozialaren eta lehiakortasun

internazionalaren eztabaida areagotuz. Tradizio frantziarrean babes soziala, gobernu

zentralaren ekimena izan beharrean, agente sozialen kontrolpean garatu izan da.

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!