26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

Estimulu ezberdinen arteko konparaketari dagokionez, Kendall-en Tau-b-a bi

sailkapenen arteko antzekotasuna aztertzeko erabiltzen da (Howel, 1988). Flament-ek

(1994e) bere aldetik, bistaratze soil batean hierarkiak binaka konparatzea

ahalbidetzen duen indizea dela erakusten du. Ikerketa honetan, kasu bakoitzean

itemek jarraitzen duten klasifikazioa konparatuko da (1etik 15era; batez besteko

altuena duen itemari 1eko heina emango zaio eta batez besteko baxuena duenari

15eko heina). Heinaren araberako konparaketa honek, kasu bakoitzean itemek duten

garrantzia azaltzen du (ordena). Bestalde, Kolmogorov-Smirnov testak item batek bi

kasutan aurkezten duen puntuazioaren banaketaren konparaketa egitea ahalbidetzen

du (zenbatetan karakteristiko bezala aukeratua, zenbatetan ez aukeratua eta

zenbatetan ez karakteristiko bezala aukeratua).

2.3. ORDEZKAPEN TEKNIKA

Pertsonek galdesorta baten aurrean ematen dituzten erantzunak, hein handi

batean, testuinguruaren menpe daude (Rateau, 2002). Irudikapen sozialen teoriaren

barnean, sistema arauemailearen azterketarako hainbat ikerketek ordezkapen

teknika erabili izan dute (Campbell, Muncer, Guy eta Banim, 1996; Flament, 1999;

Guimelli eta Deschamps, 2000; Moliner, 2001). Gure kasuan, langabeziaren sistema

arauemailea erreferenteen bidez aztertu nahi izan da.

2.3.1. Teknikaren oinarriak

Flament-en (1999) esanetan, irudikapen sozialen ohiko ikerketetan

partehartzaileek ematen dituzten erantzun estandarrak, erreferentziazko taldeen

iritziak islatzen dituzte. Lan honetan Flament-ek ikasleek ikasketekiko duten

irudikapena aztertzen du. Partehartzaileei 15 item proposatzen dizkie eta

karakterizaziozko konsigna erabiliaz (jar ezazu + zeinua ikasketak gehien

karakterizatzen dituzten 5 itemen aurrean eta ondoren, jar ezazu – zeinua ikasketak

gutxien karakterizatzen dituzten 5 itemen aurrean). Lehenik partehartzaileei modu

estandarrean erantzutea eskatzen zaie eta ondoren testuingurua aldatzen da,

partehartzaileei erreferentziazko taldearengandik “ondo ikusia” edo eta “gaizki

ikusia” izango litzatekeen ikasle bat bezala erantzutea eskatzen zaie. Ikasketei loturik

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!