26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

Genero-asimetriak gizon langabetuaren eta emakume langabetuaren artean

eragiten dituen balizko desberdintasunak antzemateko, gune zentralaren eta

azalaldeko sistemaren arteko loturan oinarritu gara. Gune Zentralaren Teoriari

jarraiki (Abric, 1987, 1994a) irudikapen sozial baten gune zentrala zehazteak

irudikapenaren esanahia eta, batez ere, irudikapenaren egonkortasuna eta

antolakuntza bideratzen dituzten elementuak azaleraztean datza. Abric-en aburuz

(1994a), gune zentrala identifikatzeak irudikapen sozialen arteko konparaketa egitea

ahalbidetzen du. Izan ere, bi irudikapen sozial bi gune zentral ezberdinen inguruan

antolatzen dira. Irudikapen sozial baten barnean kokatzen diren objektuek, berriz,

gune zentral berdina dute. Azalaldeko sistemak, bestalde, errealitate

konkretuarekiko aingurapena ahalbidetzen du, gizabanakoen arteko

desberdintasunak baimenduz eta irudikapen sozialen defentsa-prozesuetan eta

eraldaketa-prozesuetan eraginez (Flament, 1994a, 1994b).

Praktika sozialen eta irudikapen sozialen arteko harremanari dagokionez,

batetik, tradizionalki eman den lanaren banaketa sexuala dugu eta, bestetik, azken

urteotan emakumeen lan ordainduarekiko sarrera fenomeno ukaezina da. Maila

honetan, emakumeen praktika sozialak aldatzen ari direla esan daiteke, eta ondorioz,

egoera berri honi erantzunez langabeziaren irudikapen sozialean balizko aldaketak

espero daitezke. Gune zentralaren ezaugarri nagusienetakoa egonkortasuna izanik,

aldaketa hauen isla irudikapenaren azalaldean nabarmenduko da. Hain zuzen ere,

langabezia femeninoaren aurrean, azalaldean justifikaziozko eta arrazionalizaziozko

adierazpenak aurkituko dira. Ildo honetan, printzipio maskulinoak femeninoarekiko

mantentzen duen dominaziozko harremanari dagokionez, langabeziaren irudikapen

sozialean, genero maskulinoaren ikuskera erreferente nagusia izango da. Ondorioz,

langabeziaren irudikapen sozialaren barnean, langabezia maskulinoa eta femeninoa

desberdinduko dira, gizon langabetua erreferentea izango da (gunea) eta emakume

langabetua kasu berezitzat hartuko da (azalaldean).

Bestalde, irudikapen sozialen ikerketak sistema arauemailera hurbiltzeko

aukera ematen du. Ondorioz, langabeziaren sistema arauemailea aztertu nahi izan da

bi testuinguru ezberdin aintzat hartuaz, berdintasunezkoa eta kontserbatzailea

(Patrick eta Heaven, 1990). Orokorrean, bi testuinguruen eragina langabeziaren

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!