26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IKERKETAREN EMAITZAK

ditzake” itema ez karakteristikoagotzat jotzen da eta “Esperientzia falta”

karakteristikoagotzat.

Langabezia maskulinoaren eta femeninoaren arteko konparaketan sei itemek

aurkezten dute desberdintasun esanguratsua. “Bazterketa soziala” (K-S = 0.15; p < .

05), “Estutasuna, estresa sortzen du” (K-S = 0.22; p < . 01), “Ezkutuko lana” (K-S =

0.19; p < . 01), “Esperientzia falta” (K-S = 0.20; p < . 01), “Arazo ekonomikoak” (K-S =

0.21; p < . 01) eta “Gurasoak ez dira seme-alabentzako eredu” (K-S = 0.24; p < . 01).

Langabezia maskulinoaren kasuan, “Bazterketa soziala” eta “Arazo ekonomikoak”

karakteristikoagotzat hartzen diren bitartean, langabezia femeninoaren kasuan,

“Estutasuna, estresa sortzen du” karakteristikoagotzat hartzen da eta “Gurasoak ez

dira seme-alabentzako eredu” ordea, ez karakteristikoagotzat. “Esperientzia falta”

eta “Ezkutuko lana”, erdibideko itemak dira, langabezia femeninoaren kasuan,

“Esperientzia falta” karakteristikoagotzat hartzen dela eta “ezkutuko lana” ez

karakteristikoagotzat hartzen dela esan badezakegu ere.

- Galderen ordenaren balizko eraginaren azterketa

Emakumeek eta gizonek, langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta

langabezia femeninoan emandako erantzunak konparatu aurretik, estimuluak

aurkeztutako ordenaren eragina azalduko da. Gogora dezagun Aix-en Provenceko

ikasleen kasuan bi galdesorta mota daudela, estimuluak aurkezteko ordena

desberdina izanik. Galdetzeko ordenaren eragina kontrolatzeko, batetik lehendabizi

langabezia maskulinoari buruz erantzun dutenak, bigarren maila batean langabezia

maskulinoari buruz erantzun dutenekin konparatu dira eta bestetik, lehendabizi

langabezia femeninoari buruz erantzun dutenak, bigarren maila batean langabezia

femeninoari buruz erantzun dutenekin konparatu dira. Honetarako, Kolmogorov-

Smirnov testa erabili da.

Orokorrean esan beharra dago ez dela galdera aurkezteko ordenaren efektu

nabaririk topatu. Hala ere, aipatu beharra dago, langabezia maskulinoari buruz

bigarren lekuan erantzuterakoan (langabezia femeninoaren ondoren),

karakteristikoagotzat jotzen dela “Estutasuna, estresa sortzen du” itema (K-S = 0.21;

p < .05) eta bestalde, ez dira hain karakteristikotzat jotzen honako itemak: “Aita ez da

189

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!