26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

Industrializazioak, beste hainbat gauzaren artean, lanaren etika ekarri zuen. Lanaren

etikak sortutako orden berria berresteko funtzio ideologikoa zuen. Langile

ikuspuntutik eman ziren lehendabiziko borrokak, industrializazioarekin agertu zen

lanaren ikuspegi berriari aurre egiten eman ziren. Industrializazioak egitura

sozialean aldaketa sakonak eragin zituen eta langile-klase sozialari bide eman zion.

XIX. mendean, langile mugimendua sortu zen. Langileen aberastasun iturri bakarra

beren lan indarra zen eta, beraz, soldatapeko izaerak langileen artean lotura komuna

osatzen zuen. Hasieran, langileen eta beren familien bizitza-baldintzak dramatikoak

ziren (Engels, 1976). Kasu askotan, aurreko garaietako egoerarekin konparatuz gero,

okerrera egin zuen. Egoera honek klase kontzientzia bultzatu zuen. Klase

kontzientzia ugazaba eta langileen arteko aurkaritzan eta langile izaeran

oinarritutako identitatean sendotu zen. XIX. mende bukaeran, industrializazioa

aurreratua dagoen herrialdeetan batez ere, Britainia Handian eta Europako iparralde

eta erdialdean, sindikatuek indarra hartu zuten, langile mugimenduarekin eta izaera

sozialdemokratako alderdiekin batera (Moreno, 2003). Honek lan harreman berriak

zabaldu zituen, langile-klasea antolatzen hasi zen eta lan esparruan eragiteko

gaitasuna hartu zuen. Langile mugimendua, lan-jardueran oinarrituta, barne-

kohesioa lortu zuen. Kapitala komunitatetik kanpo kokatzen zen etsaia zen. Lana ez

zen lan esparrura mugatzen, kultura eta langile-identitatea bideratzen zituen.

Enpleguarekiko harremanak langile klasearen bizitza estiloa zuzentzen zuen, bere

bizimodua eta harreman sozialak definitzen zituen.

Sindikalismoak historikoki emakumeak baztertu izan ditu. XX. mende

hasierarte sindikatu gehienek ez zuten emakumeen partaidetza onartu. Emakumeek

gizonezkoek baino gutxiago kobratzen zuten eta, dirudienez, hau izan da

sindikatuetatik baztertzeko erabilitako arrazoi nagusienetako bat (Hartmann, 1994).

Sindikatuek emakumeekiko zuten jarrera baztertzaileak eta industrializazioak

eragiten zuen banaketa sexualak lan produktiboaren eta ugalketara dedikatutako

jardueren artean banaketa sakona eragin zuen. Langileen mugimenduaren barnean,

emakumearen irudi eta papera etxekoandrean oinarritzen zen, emakumearen lan

ordainduak industrializazio hasieran izan zuen garrantzia azpimarratzen dituzten

datuak argiak badira ere.

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!