26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

Hiriak garrantzia irabazi zuen eta bertan gremioen papera nagusia zen. Prozesu

ekonomiko honek burgesiaren hazia jarri zuen, merkatariekin, jabegodunekin eta

artisau handiekin (Moreno, 2003).

Hainbat faktorek, maila ideologikoan (erreforma protestantea) eta

ekonomikoan (kapitalismoaren hazia), gizarte modernoa izango zenaren ardatzak

sortu zituzten. Faktore hauek esparru sozialetan, politikoetan eta ekonomikoetan

eragin zuten eta poliki-poliki antzinako erregimenaren oinarriak aldatuz joan ziren.

Garapen honek modernitatean lanaren inguruan dagoen kontzepzioari bide eman

zion, lana orden sozialaren ardatz eta, era berean, integrazio sozialaren bermatzaile

bihurtuz.

XVII. mendetik aurrera, ideologia liberalaren sendotzearekin batera,

ekonomia kontzeptua garatuz joan zen, izan ere, XVI. menderarte, ekonomia

etxearen administraziora mugatzen zen (Schumpeter, 1971, Moreno-k aipatua, 2003).

XVIII. mendetik aurrera, ekonomiak dimentsio berri bat hartu zuen eta gizarte

berriaren ardatza bihurtu zen. Lanak zientzia ekonomikoaren baitan funtsezko

papera betetzen zuen, eta gainera, ideia berrien legitimazio sozialerako diskurtsoan

elementu nagusia zen. Kapitalismoan industrializazioaren garapenak etxeko

industria gainditu eta desegin zuen. Prozesuan, nekazal ingurugiroetako emakume,

haur eta gizonek desplazamenduak jasan zituzten. Emakumeek langabeziarako joera

handiagoa zuten, nekazalgoaren kapitalizazioa zela medio. Hiriek eta herriek

kapitalismorako jasan zituzten eraldaketak eta nekazal guneetan emandako

eraldaketak erabat parekoak izan ez baziren ere, orokorrean esan daiteke

kapitalismoak gizonezkoak nagusi ziren familia-autoritate sisteman oinarrituaz aurre

egin zuela. Herri eta hirietan kapitalismorako trantsizioa eman aurretik, familia-

industria sistema bat zegoen. Artisau-familia oso batek etxean lan egiten zuen,

elkartrukerako ondasunen produkzioan. Helduak gremioetan antolatuak zeuden.

Gremioek, funtzio industrialez gain, funtzio sozial eta erlijiosoak betetzen zituzten.

Normalenean, gizon eta emakumeek jarduera desberdinak burutzen zituzten:

gizonek espezializatutako jardueretan ziharduten eta emakumeek lehen gaien

prestaketetan eta produktuaren akaberan. XVII eta XVIII. mendeetan, produkzio

eskaeraren handitzearekin batera, familia-industria sistemaren eta gremioen

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!