26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Irudikapen sozialen oinarri eta eragin teorikoak ikusi ondoren, irudikapen

sozialaren kontzeptua zehazten saiatuko gara. Hau da, batetik, irudikapen sozialen

definizioari eta sorrerazko baldintzei helduko zaie eta bestetik, irudikapen sozialen

teoriak izan dituen garapen ezberdinen artean, gure ikerketarako erabilitako Gune

Zentralaren Teoriaren nondik norakoak aurkeztuko dira.

2.3. IRUDIKAPEN SOZIALEN BEREIZGARRITASUNA

Irudikapen sozialaz hitz egiterakoan, kontutan hartu beharra dago talde oso

batek partekatua dela, kolektiboki sortua eta bere funtzio nagusia, jokaera eta

komunikazio sozialen eraketa eta orientazioa bideratzea dela (Moscovici, 1986).

2.3.1. Kontzeptua

Irudikapen sozialaren definizioa ematea ez da lan erraza, literaturan zehar

hainbat saiakera aurki daitezke. Lan honetan, definizio ezberdinen azterketan

sakonduko ez bada ere, landuko den kontzeptuaren nondik norakoak zehazten

saiatuko gara. Honetarako, jarraian, irudikapen sozialen inguruko definizio

sistematizatu eta komun bat lortzearren Jodelet-ek (1989) eginiko proposamenarekin

batera, berriki Abric-ek (2003) eta Flament eta Rouquette-k (2003a) luzatutakoak

azalduko dira.

Jodelet-en esanetan (1989), irudikapen sozialak eguneroko errealitatea

interpretatzeko eta pentsatzeko moduak dira, hau da, ezagutza soziala osatzen dute.

Ezagutza hau gure esperientzien bitartez eratzen da, baina era berean, tradizioz,

heziketaren bidez, komunikazio sozialaren bidez transmititzen dugun eta jasotzen

dugun informazioa, ezagutza eta pentsamoldeak dira. Irudikapen sozialen inguruko

definizioari dagokionez, honako proposamena luzatzen du: “C´est une forme de

connaissance, socialement élaborée et partagée, ayant une visée pratique et

concourant à la construction d´une réalité commune à un ensemble social” (Jodelet,

1989, 36 or.).

Abric-ek proposatutako definizioari jarraiki, “Une représentation sociale est

un ensemble organisé d´informations, d´opinions, d´attitudes et de croyances à

propos d´un objet donné. Socialement produite, elle est fortement marquée par des

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!