26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

3.2.1. Sistema arauemailea

Flament-ek irudikapen sozialen baldintzapekotasunari buruz egindako

azterketekin (Flament, 1994a, 1994b), aldakortasun normatiboen inguruko interesa

suspertu da. Azalaldea kondizionala, baldintzapekoa da eta gune zentrala elementu

negoziaezinek eratzen dute, irudikapenak bere osotasunean sistema arauemaile bat

osatzen duelarik (Flament, 1999). Gainera, Flament-en aburuz preskripzioak nagusiki

kondizionalak dira (Flament, 2001). Baldintzapekotasun hau, Gaymard-ek (2003)

jatorri magrebtarreko neskekin negoziazio interkulturalaren inguruan burututako

ikerketan argi azaldu da. Lan honetan irudikapen sozial eta arauen arteko lotura

nagusiki azalaldean ematen dela ondorioztatzen da. Azalaldea, beraz, printzipio

absolutuekiko aldentzea justifikatzeko egokiagoa ageri da.

Arauen eratzeari helduz, Moscovici-k (1961/1976), irudikapen sozial

kontzeptuaren hasieratik, komunikazio prozesuen rola azpimarratu izan du

irudikapen sozialen sorreran eta dinamikotasunean. Eragin soziala gizakien arteko

harremanen muinean dagoela nabarmendu du. Eragin sozialak aditzera ematen du,

askotan, beste pertsonek partekatzen dituzten iritzi edota sinesmenak

ezagutzerakoan iritziz edota sinesmenez aldatzen dugula (Mugny, Oberlé eta

Beauvois, 1995). Adibidez Sheriff-ek (1966), nerabeekin konformitatearen inguruan

egindako ikerketan nabarmendu zuen, gizabanakoek beraien arau indibiduala

apurka uzten dute, partekatutako arau komun bati heltzeko. Behin arau komuna

finkatuta, maila indibidualean ere eragiten du. Ikerketa horretan argi ikusten da nola

taldeak bere erreferentzia-markoak ezartzen dituen taldekideen arteko harremanen

bidez. Objektu sozialei dagokionez, irudikapen sozialak dira, hain zuzen, egoeraren

izaera zehaztu eta interpretatzen dutenak, baina, era berean, egokituriko portaera

preskribatzen dutenak.

Doise-n lanari jarraiki (1990), irudikapen sozialen azterketari, meta-sistema

sozialak sistema kognitiboan eragiten dituen erregulazioen analisia egitea dagokio.

Erregulazio sozialen printzipio antolatzaileen eta operazio kognitiboen arteko

harremanaren azterketa ikasketa-objektu ohikoa da psikologia sozialean. Sistema

normatiboen eta operazio kognitiboen arteko harremana, diskriminazio eta

arrazakeriaren arloan eremu teoriko ezberdinetatik jorratua izan da. Besteak beste,

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!