26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

54

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

zen, baina ez zen jarduera preziatutzat hartzen. Izan ere, elizak pobrezia eta

umildadea aldarrikatzen zuen, beste munduarekiko salbazio bide bezala, lana

aberastasun iturria zela baztertuz. Praktikan, eskulana morroien eginkizuna zen,

jarduera makur eta zitala. Estamentu pribilegiatuek, nobleak eta goi mailako kleroak,

lan eta langilearekiko zuten mesprezua ia XV. menderarte mantendu zen. Estamentu

hauetako kideak, eginkizun duinagotan ziharduten, gudan, aisialdian edota

kontenplazioan. Familia, gremioekin batera, ofizioen sisteman oinarrizko instituzioa

zen, lanaren antolakuntzan eta birsorkuntzan. Hirietan, familia produkzio unitatea

da eta estratifikazio sozialean funtsezko papera du, lanbideak eta kualifikazioak

birsortuaz, bakoitzaren estatus propioarekin. Industriaurreko familia langileetan,

ohikoa zen haur eta gazteek lan egiteko gai ziren momentutik lanean hastea,

neskametzan (neskatoen kasuan) eta ofizioen ikasketetan (mutikoen kasuan) batez

ere. Jarduera hauek, familien diru sarrerak handitu edota behintzat gastuak

murrizten zituzten. Gremio-egiturak, kategorietan oinarritzeaz gain (ikastun, ofizial

eta maisu), bereizketa sexuala mantentzen zuen, non emakumeen lanak gutxiago

balio zuen. Emakumeen lana baztertua egon zen, familiaren edota pertsona beraren

(alarguna, ezkongabea) biziraupenerako beharrezkoa bazen ere. Emakume gehienek

neskametzan jarduten zuten eta, bigarren maila batetan, gremio-sisteman laguntzaile

lanetan. Bestalde, salmentari dedikaturiko emakumeak ere bazeuden. Lan

ordainduarekin batera, emakumeek etxean burutzen zuten lana funtsezkoa zen

artisau-familien biziraupenerako, jarduera honek lanaren antolakuntza sozialean

eragiten zuelarik. Hau da, 20 eta 30 urte bitarteko emakumeen soldatapeko

populazioan murrizketa nabarmena zen, adin-tarte honetako emakumeek urte

batzuk umeak izaten eta hazten ematen baitzituzten (Aizpuru eta Rivera, 1994).

XV eta XVI. mendeetan, errenazimenduaren ideia berriekin batera lanaren

kontzeptua birgaitu zen, eskuzko lanaren eta lan intelektualaren arteko banaketa

mantentzen bazen ere. Lutero eta Calvino-rekin, lehen kristau erreformatzaileak

agertu ziren. Lutero eta Calvino-k lanaren etika defendatzen zuten, Europaren

iparraldean orden sozialaren baitan ardatz antolatzaile nagusia izango zena. Honela,

baztertuak izan ziren hainbat lanek, erreformaren eskutik balio positiboa hartu

zuten. Lanaren eta aberastasunaren garrantzia defendatzen ziren. Erlijio mailako

aldaketa hauekin batera, produkzioaren eta merkataritzaren hazkundea eman zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!