26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

266

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

erreferente maskulinoak betetzen duen paper zentralaren eraginez, langabezia

femeninoaren berezitasuna agerian jarri da. Hau da, langabezia femeninoa ikuskera

maskulinoak antolatzen du eta ondorioz, langabezia maskulinoarekiko

desberdintzapena eta egokitzapenak azalaldean negoziatzen dira. Honela gune

maskulinoa eraldatu gabe mantentzea lortu eta bestalde errealitate berriekiko eta

bereziekiko egokitzapena ahalbidetzen da. Langabezia femeninoaren aurrean bi

aukera nagusi daude, batetik, benetako langabetua, familiaburua izatea, bere egoera

bereziki latzak larridura soziala sortarazten duena eta, bestetik, langabetu faltsua,

etxekoandrea izatea, langabeziaren ondorioak benetan pairatzen ez dituena.

Bestalde, Irungo datuetan aztertutakoaren arabera, enpleguaren bilakuntza

da langabeziaren egoera definitzen duena, bai langabezia maskulinoa bai eta

femeninoa ere. Hala ere, dimentsio ekonomikoaren zentraltasuna, langabezia

orokorrean eta maskulinoan argia bada ere, langabezia femeninoan indarra galtzen

duela esan daiteke, elementu ezaugarritsutzat hartu izan bada ere. Lehenik eta behin

beraz, desberdintasun hau funtsezkoa den edo ez erabakitzea ezinbestekoa da. Hau

da, langabezia maskulinoa eta femeninoa bi irudikapen ezberdin osatzen duten

edota irudikapen berdin baten baitan -bakoitza bere berezitasunekin bada ere- koka

daitezkeen aztertu beharra dago.

Flament eta Rouquette-k (2003b) irudikapen objektuen arteko harremanak

aztertzerakoan bi aukera nagusi aipatzen dituzte. Batetik, irudikapen sozial berdin

baten baitan aurki daitezkeen moldaerak eta bestetik, bi irudikapen sozialen arteko

harremanak. Lehenengoan, eremu baten eraginpean aurkitzen diren objektuak

dauzkagu, objektu hauek irudikapen sozial bakar baten baitan kokatzen dira.

Bigarrenean, bi objektu ezberdin eta bereiztu daude, baina elkarren artean

koordinatuak daudenak. Adibidez, lana eta langabezia, osasuna eta gaixotasuna.

Lehen aukerari helduz, irudikapen bat eremu efektu baten eraginpean dagoela

esaterakoan, irudikapena biltzen duen maila orokorragoaz dihardugu, irudikapena

baino generikoagoa dena. Irudikapen sozialek beraien artean euskarri komuna maila

ideologikoa dute. Maila ideologikoan balio eta arauak, oinarrizko sinesmenak eta

thêmatak (Moscovici eta Vignaux, 1994) kokatzen dira. Eremu efektua dagoela

esaterakoan, thêma bipolar baten aktibazioa eman da. Gure kulturan adibidez,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!