26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

• Egoera baten helburua definitzen dute, egokiak diren harreman motak

zehaztuaz, adibidez.

• Aurreikuspen eta igurikimen sistema bat osatzen dute, gure inpresioak,

ebaluazioak, jokaerak eta jokamoldeak bideratuaz.

• Irudikapen sozialek, jokamolde eta praktikak arautzen dituzte. Egoera

konkretu batetan, zilegi dena edota onartezina dena definitzen dute,

arauen papera jokatuz.

4. Funtzio justifikatzailea: Irudikapen sozialek burututako jokamoldeak eta

posizionamenduak justifikatzea ahalbidetzen dute. Ekintza bera mugatzeaz

gain, ekintza ondoren esku hartzen dute, aktoreei beraien jokaerak azaltzen

eta justifikatzen lagunduz. Funtzio honen bidez, desberdintasun soziala,

maila handi batean, mantentzen edota indartzen da.

3. IKERKETA-PROZESUAK ETA IRUDIKAPEN

SOZIALAK

Atal honetan, irudikapen sozialen dinamikei helduko zaie, bi alderdi nagusiri

arreta eskainiz. Batetik, aldaketa prozesuetan irudikapen sozialen eta praktika

sozialen arteko harremanari helduko zaio eta, bestetik, irudikapen sozialen

dinamikan sistema arauemaileak jokatzen duen papera aztertuko da.

3.1. ALDAKETA-PROZESUAK

Irudikapenen egonkortasun edota aldakortasunaren inguruko kezka

irudikapen sozialen teoriaren hastapenetatik egon da. Izan ere, irudikapen kolektibo

kontzeptutik irudikapen sozialen kontzeptura igarotzean, aldakortasuna eta

dinamikotasuna gailentzen baita. Hala ere, irudikapen sozialen dinamikaren gaia ez

da sarritan aztertua izan (Moliner, 2001). Irudikapen sozialak, bizitza sozialeko

elementuak diren neurrian, ezin dira entitate aldaezintzat hartu. Historikotasunak

irudikapena markatzen du bere sorreran, adierazpenean eta eraldaketan ere bai

(Flament eta Rouquette, 2003b). Irudikapen sozialen dinamikaz hitz egitean, Bonardi

eta Roussiau-k (1999) elkarren artean harremanean dauden hiru esparru bereizten

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!