26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

2.4.1. Teknikaren oinarriak

GZTren arabera, irudikapen oro gune zentral baten inguruan antolatzen da.

Gune zentraleko elementuek, irudikapen objektuarekiko lotura sinbolikoa dute.

Moliner-ren hitzetan “Ce n´est pas parce qu´une cognition est fortement reliée à

toutes les autres qu´elle est centrale, c´est parce qu´elle est centrale qu´elle est reliée

aux autres. Et elle est centrale parce qu´elle entretient un lien privilegié avec l´objet

de représentation. Ce lien est symbolique et il résulte des conditions historiques et

sociales qui ont présidé à la naissance de la représentation” (Moliner, 1994, 202 or.).

Hau da, GZTaren arabera, elementu zentralak irudikapena egituratzen dute eta

beraz, irudikapenaren elementu konexuenak dira (Moliner, 1994). Konexio handiaren

kontzeptuak, neurri kuantitatiboa kontutan hartzen du elementu zentralak eta

periferikoak elkarren artean bereiztean. Baina alderdi kuantitatiboak ez du berez

zentraltasunaren hipotesia bermatzen, Moliner-ren hitzetan (Moliner, 1994) elementu

baten konexio handia ez da zentraltasunaren kausa, ondorioa baizik.

Zentraltasunean bi alderdi berezi behar dira, kuantitatiboa eta kualitatiboa. Funtsean

elementu zentralek, lau ezaugarri bereizgarri dauzkate: balio sinbolikoa, indar

asoziatiboa, agerikotasuna eta konexio handia. Lehenengo biak ezaugarri

kualitatiboak dira eta azken biak kuantitatiboak. Elementu baten zentraltasun

hipotesia berresteko ezaugarri kualitatiboak azalerazi behar dira.

Errefusapen teknikarekin elementu batzuk irudikapen sozialean duten

balizko zentraltasuna egiaztatu nahi da (Moliner, 1988). Elementu zentralen

ezaugarrietako bat, irudikapen objektuarekin mantentzen duten harreman

sinbolikoan datza. Harreman hau hausten bada, irudikapenak bere esanahia galtzen

du. Moussounda-k (1993, Moliner-rek aipatua 1994) langabeziari eta langabetuari

buruz egindako ikerketan adibidez, partehartzaileei arazo ekonomikoak ez daukan

baina dirudienez langabetu bat den pertsona baten egoera aurkezten die.

Partehartzaileen erantzuna garbia da, pertsona hau “langabetu faltsu” bat da. Beraz,

errefusapen teknikan objektu bat ez da irudikapen sozialarekin identifikatuko,

objektu horrek irudikapenaren elementu zentral bat zalantzan jartzen badu. Teknika

hau martxan jartzeko beraz, lehenik eta behin eszenatoki zalantzagarri bat sortu

beharra dago (Moliner, 1994), partehartzaileei ikertzen ari garen irudikapena sustatu

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!