26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

lehentasunez adierazitakoak izateaz gain, kategoria konexuenak baitira. Langabezia

Maskulinoa Lanarekiko Harremanaren, Alderdi Ekonomikoen, Pribazioaren eta

Alderdi Indibidualen inguruan egituratzen da. Langabezia Maskulinoaren kasuan,

langabezia orokorrean agertzen diren dimentsioez gain, dimentsio indibidualak

berebiziko pisua hartzen du. Bestalde, langabezia femeninoari dagokionez,

lehentasunez adierazitako kategoria partekatuenak, Lanarekiko Harremana, Familia

eta Alderdi Sozialak dira. Dimentsio hauek beste dimentsioekin mantentzen duten

harreman maila aztertzeko burututako kookurrentzia analisietan, Lanarekiko

Harremanaren dimentsioaren zentraltasuna agerian jarri da. Hau da, lanaren

dimentsioa da beste dimentsioekin lotura gehien mantentzen duena. Langabezia

femeninoaren kasuan, langabezia orokorrean eta maskulinoan dimentsio

ekonomikoak duen zentraltasuna neurri batean galtzen dela esan daiteke eta, era

berean, emakumeenganako berezitasunak indarra hartzen duela. Izan ere, lanaren

zentraltasunaz gain, alderdi sozialak -emakumeenganako diskriminazioa- eta

familiarrak -emakumeen rol tradizionalak- pisua hartzen dute.

Gogora-ekartzeko galderetan, langabezia orokorraren, maskulinoaren eta

femeninoaren baitan elementu komunak aurkitu dira. Hau da, langabezia bere

definizio instituzionalaren eta dakartzan zailtasun ezberdinen inguruan antolatzen

da. Langabetua enplegurik ez duen eta enplegua bilatu behar duen pertsona izateaz

gain, langabeziaren ondorioak pairatzen dituen pertsona da, maila ekonomikoan

batik bat. Bestalde, analisi kategorialean burututako kookurrentziako similitude

analisietan, lanaren dimentsioaren zentraltasuna agerian jarri da, bai langabezia

orokorrean, bai langabezia maskulinoan bai eta langabezia femeninoan ere.

Elementu zentral komun hauetaz gain, zenbait elementu bereizgarri nabarmendu

dira langabezia femeninoaren eta maskulinoaren artean. Desberdintasun hauek, Aix-

en-Provence-ko eta Baiona-Bidarteko datuen antzera, genero-asimetriari heltzen

diote. Langabezia maskulinoaren kasuan dimentsio indibidualak indarra hartzen du,

bai kausalitateei dagokienean baita ondorio indibidualei dagokienean ere. Gainera,

langabeziak maila indibiduala gainditzen du, familiarengan kalteak eragin

baititzake. Langabezia femeninoaren kasuan berriz, alderdi indibidualak indarra

galtzen du eta emakumea familiarekiko duen rol tradizionala nagusitzen da.

263

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!