26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

eta, beharrezkoak diren erregulazioak egiten ditu alderdi absolutuak eta

baldintzapekoak batera existitzeko (Gaymard, 2003).

Behin langabezia maskulinoa eta femeninoa langabeziaren irudikapenaren

baitan kokatuak eta langabezia femeninoaren berezitasunak gune zentral eta

azalaldearen arteko harremanetan nola kudeatzen diren ikusita, sistema

arauemailearen azterketari helduko zaio.

2.3. GENERO-ASIMETRIA SISTEMA ARAUEMAILEAN

Erreferenteen bidezko sistema arauemailearen azterketan, langabeziaren

irudikapenean diskurtso kontserbakorrak eta berdintasunezko diskurtsoak betetzen

duten lekua aztertu nahi izan da. Zehazkiago, helburua langabeziaren

irudikapenaren baitan ematen den genero-asimetria aztertzea izanik, kasu

maskulinoan eta kasu femeninoan bi erreferentzia-taldeen eragina aztertu da. Kasu

maskulinoan, berdintasunezko diskurtsoaren eragina aztertzeko Sindikalistaren

lekuan jarrita erantzutea eskatu da eta diskurtso kontserbakorraren eragina

aztertzeko Ugazabaren lekuan erantzutea. Kasu femeninoan, berdintasunezko

diskurtsoaren eragina aztertzeko Feministaren lekuan jarrita erantzutea eskatu da eta

diskurtso kontserbakorraren eragina aztertzeko Ugazabaren lekuan erantzutea.

- Erreferenteen egokitasuna

Lehenik eta behin, diskurtso kontserbakorraren azterketarako eta

berdintasun diskurtsoaren azterketarako aukeratutako erreferenteen egokitasunari

helduz, Aix-en-Provence-ko, Baiona-Bidarteko eta Irungo datuetan, erreferente

kontserbakorrak langabezia Femeninoa ezaugarritzerakoan, emakumearen

prestakuntza eskasa (ikasketen aldetik eta esperientzia profesionalaren aldetik) eta

lan berrietara egokitzeko zailtasunak azpimarratzen ditu. Aix-en-Provence-ko eta

Baiona-Bidarteko datuetan gainera, lan bilakuntzarako motibazio falta nabarmentzen

da. Langabezia maskulinoa ezaugarritzerakoan ere, erreferente kontserbakorrak

Baiona-Bidarteko eta Irungo datuetan, gizonaren prestakuntza eskasa azpimarratzen

du (ikasketen aldetik eta esperientzia profesionalaren aldetik). Baiona-Bidarteko

datuetan gainera lan berrietara egokitzeko zailtasunak eta lan bilakuntzarako

271

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!