26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

246

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Gogora-ekartzeko hitzen kategorizazioan burututako kookurrentziazko

similitude analisietan, langabezia lanaren inguruan egituratzen dela nabarmendu da.

Gizon langabetuaren kasuan gainera, alderdi indibidualak azpimarratzen dira eta

emakumeen kasuan, berriz, dimentsio familiarraren pisua nagusitzen da.

Bestalde, karakterizazio galdesortetan langabezia -orokorra, maskulinoa eta

femeninoa- arazo ekonomikoekin, estutasunarekin eta bazterketa sozialarekin lotua

agertzen da. Erreferenteen bidezko sistema arauemaileari dagokionez,

berdintasunaren diskurtsoa langabezia maskulinoaren kasuan gailentzen da eta

langabezia femeninoaren kasuan, aldiz, bi diskurtsoen presentzia ematen da. Hau

da, ikasleek berek emandako erantzunak, langabezia maskulinoaren kasuan,

diskurtso Sindikaletik hurbil aurkitzen da eta ez ordea Ugazabak emandako

diskurtsotik. Langabezia femeninoaren kasuan, berriz, bi diskurtsoen presentzia

ageria da, bai Feministarena bai Ugazabarena. Langabezia femeninoaren aurrean,

ikasleek dualtasuna erakusten dute, emakumeenganako diskriminazioa salatuaz eta

era berean, emakumeak diskriminatuaz, langabetu faltsutzat hartzen baitituzte,

beraien egoera ez hain larritzat joaz.

Errefusapen galdesortetan, langabezia maskulinoan eta femeninoan hiru

elementuen zentraltasuna berretsi da. Hau da, pertsona langabetuak arazo

ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da eta enplegua bilatzen du.

Bestalde, elementu zentraletatik gehien aldentzen diren estatusei dagokienez, zenbait

desberdintasun aurkitu dira gizon eta emakume langabetuaren artean. Hau da,

errefusapen maskulinoan gehien urruntzen den estatusa jabearena da eta errefusapen

femeninoan etxekoandrearena. Hau da, jabeak ez du arazo ekonomikorik, ez da sozialki

baztertua sentitzen eta ez du enplegurik bilatzen. Errefusapen femeninoaren kasuan

gainera, etxekoandreak ez du arazo ekonomikorik, ez da sozialki baztertua sentitzen

eta ez du enplegurik bilatzen. Informazio hau, langabezia femeninoari buruzko

gogora-ekartzeko galderan lortutako informazioarekin erkatuz gero, kontraesan

baten aurrean kokatzen gaitu, Aix-en-Provence-ko ikasleen kasuan gertatzen den

bezalaxe. Hau da, ikasleei emakume langabetu baten aurrean burura datozkien hitz

eta espresioak plazaratzea eskatzen zaienean, etxekoandrea dela esaten dute, baina

errefusapen galdesortetan etxekoandre batek langabetua izateko baldintzak betetzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!