26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

42

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

multzo bat partekatzen duenean eta arau hauek gizabanakoak duen jarreran eta

portaeretan eragiten dutenean, orduan esan daiteke erreferentzia taldea dela

(Hyman, 1953). Interesgarria da, beraz, egoera eta irudikapen objektua atzemateko

kultura-eredu batetan aukeratzen diren erreferentzia taldeak ezagutzea.

Erreferentzia taldeen eragina irudikapen sozialetan aztertzen lehena Flament

(1999) izan da. Flament-en esanetan, gizabanakoen iritzien bidez, objektu baten

irudikapenean dauden eredu normatiboak atzeman ditzakegu, alegia, erreferentzia

taldeak. Hau da, irudikapen sozialen ikerketetan jasotzen diren erantzunak

irudikapen objektuarekiko egokiak diren zenbait eredu normatiboren isla dira.

Flament-ek, sistema arauemailea aztertzeko identifikazio-paradigman oinarrituz

(Jelison eta Green, 1981; Dubois, 1991; Dubois eta Beauvois, 1996; Beauvois, Gilibert,

Pansu eta Abdellaoui, 1998), operazionalizazio modu bat proposatzen du,

ordezkapen teknika erabiliaz. Flament-ek (1999) proposatutako prozedura honetan,

partehartzaile bakoitzak hasieran galdesorta estandar bati erantzuten dio eta

ondoren beste bi galdesortei erantzuten die, estandarraren berdinak direnak baina

pertsonaren iritzi propioa eskatu beharrean, beste norbaiten lekuan jarrita erantzutea

eskatzen dutenak. Prozedura honen bidez lortutako datuak erregresio anizkoitzen

bidez lantzen dira, ordezkapen kontsignetan emandako erantzunek erantzun

estandarrak aurreikusteko aukera ematen duten egiaztatzeko. Irudikapen sozialen

baitan, ordezkapen teknika erabiltzerakoan, kontsigna modu ezberdinak aurkitu

daitezke. Flament-ek (1999) erreferentzia talde batzuengandik “ondo ikusia” eta

“gaizki ikusia” izan nahi duen norbaiten lekuan erantzutea eskatzen du; Guimelli eta

Deschamp-ek (2000) “frantsesek orokorrean” emango lituzketen erantzunak eskatzen

dituzte; Campbell, Muncer, Guy eta Banim-ek (1996) beste sexukoa den pertsona

baten lekuan jarrita erantzutea eskatzen dute. Azken ikerketa honetan, erasoaren

inguruko irudikapen soziala aztertzen dute. Autore hauek lortzen dituzten emaitzen

arabera, gizonezkoek eta emakumezkoek erasoaren irudikapen desberdina badute

ere, oso ondo dakite “beste sexuko pertsonak” erasoaren inguruan duen irudikapena

zein den.

Langabeziaren irudikapenaren baitan, kasu maskulinoan eta femeninoan

martxan jartzen diren sistema normatiboen eragina aztertu nahi izan da. Gazteek

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!