26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

dutenak eta emakumeei dagokienez, talde meneratuaren baitan esku hartzen duten

jarrera eta pentsamoldeak barneratzea dakartenak (Tafani eta Bellon, 2001).

Homologia estrukturalaren printzipioak (Bordieu, 1977; Lorenzi-Cioldi, 1988)

lotura egiten du egitura sozialaren eta egitura kognitiboen artean, azken hauek

gizabanakoak egitura sozialean duen posizioaren ondorio direlarik. Beste era batera

esanda, irudikapenak eratzen dituzten gizabanakoen posizio meneratu edota

meneratzailearen arabera partzialki mugatuta daude. Izan ere, “le statut agit sur la

manière dont les individus se représentent le groupe, sur la manière dont ils se

conçoivent autrui, et sur les rapports que le groupe entretien avec d´autres groupes”

(Lorenzi-Cioldi eta Doise, 1994, 91or.). Talde arteko irudikapenak talde batzuek beste

taldeekiko emandako judizioen bidez eratzen dira eta judizioak talde hauen arteko

harremanen izaeraren arabera mugatuta daude. Hau dela eta, esan daiteke talde

arteko irudikapenek dominazio sozialeko egoerei eusten dietela (Vinet eta Moliner,

2006).

Genero-asimetriaren printzipio antolatzailea, gizonek emakumeekiko duten

dominaziozko harremana dela esan daiteke (Daune-Richard eta Hurtig, 1995). Hurtig

eta Pichevin-en (1985) generoen eraikuntza sozialerako azterketan egindako

hurbilpen sozio-kognitiboak, sistema androzentrikoa du ardatz. Autoreek, bi genero-

kategorien arteko botere harremana azpimarratzen dute, maila kognitiboan eta

sozialean, botere harreman honek antolakuntza sozialean duen izugarrizko eragina

azpimarratzearekin batera. Hainbat ikerketek ohartarazi dute, sistema

androzentrikoan, gizonezkoek erreferente papera jokatzen dutela. Daune-Richard eta

Hurtig-en arabera (1995) asimilazioaren ondorioz ematen diren asimetriak genero

sistemaren gune gogorra osatzen dutela azpimarratzen dute. Hurtig eta Pichevin-en

hitzetan, “Dans la représentation des sexes, le sexe féminin se définit en fonction du

sexe masculin, mais non le sexe masculin en fonction du sexe féminin. Le sexe

masculin est le référant unique. Il joue le rôle de noyau central de la représentation”

(Hurtig eta Pichevin, 1985, 217 or.). Pichevin-ek (1995) bi generoen arteko

harremanen oinarrian, genero maskulinoa asimilazio androzentrikoaren

erreferentzia-puntu kognitiboa dela ondorioztatzen du: “Il sert de modèle, de

prototype du genre humain. Et en ce sens, il fonctionnerait plus comme une catégorie

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!