26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

82

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

programaren irteerak eskaintzen du. Hala ere, mozketa-puntuak aztertu behar

ditugun datuen izaeraren araberakoak dira eta maiztasunen eta heinen arteko

banaketa argia lortzen saiatu behar da, batez ere hitz zentralak eta azalaldekoak

bereizterako orduan (Arrospide eta Larrañaga, 2005).

Azkenik, gizonezkoek eta emakumezkoek emandako hiztegia konparatzeko,

“Complex” programaz baliatu gara. Programa honi esker bi fitxategi ezberdinen

hitzak konparatzen dira. Batetik, fitxategi bakoitzari esklusiboki dagozkion hitzak

identifikatzen dira eta, bestetik, bi fitxategiek komunean dituzten hitzak azaltzeaz

gain, erabilpen proportzioaren araberako konparaketa egiten da (Student t-a).

- Analisi kategoriala

Analisi kategoria hitz guztiekin burutzen da. Gogora ekarritako hitzak

taldekatzeko sortzen diren kategoriak analisi prototipikoan identifikatutako

maiztasun handiko hitzen eremu semantikoa jarraituz burutu da (Vergès, 1992).

Sortutako kategorien azterketa bi mailetan burutzen da. Batetik, sortutako

kategorien barneko analisia eta bestetik kategorien arteko analisia, zehazki similitude

analisia.

Kategoria barneko analisirako Evoc2003 programa-multzoa erabili da (ikus 2.

Irudian, Evoc2003 euskarazko bertsioaren aurre-bistaratze orokorra). Hitzak

kategoriaka sailkatu ondoren (“Catevoc” programaren bidez), “Statcat”

programarekin informazio desberdinak lortzen dira. Kategoria bakoitzak dauzkan

hitz kopurua, kategoria bakoitzaren gertaldi kopurua eta maiztasun handiko hitzen

gertaldiak. Honela, kategoriaren kalitatearen adierazle bat lortzen da. Hau da,

kategoria maiztasun handia duten hitz gutxirekin osatua dago edota maiztasun

txikiko hitz askorekin. “Discat” programarekin kategoria bakoitzaren heinaren

banaketa lortzen da eta hitzekin egiten den moduan lehentasunaren arabera kalifika

daiteke. Bestalde, “Catini” programaren irteerak, kategorien arteko harremana

aztertzeko aukera emateaz gain, kategoriekiko informazio osagarriak eskaintzen

ditu: kategorien garrantzia, kategoria aipatu duten pertsonen portzentajea emanez

eta erredundantziaren pisua, hau da, kategoria bitan edo gehiagotan pertsona berek

aipatu dutenen portzentajea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!