26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

sturdy beggars (lanerako gai diren eskaleak eta moral gabekoak). Lehenengoek

gizartearen ulermena, gupida eta karitatea jasotzen zuten; bigarrenek lanerako

mobilizatuak izaten ziren, ordea. Esleitzen zitzaien lanpostua onartu ezean, zigorra

jasotzen zuten. Arau honen jatorrian zegoen egoera eta beharrak gaindituta ere,

aldarrikapenak aurre egiten du, beste hainbat legegintzako xedapenekin osatuz eta

beste hainbat herrialdetara zabalduz. Moral protestanteak nagikeria kondenatzen

duen bezalaxe, XVII. mendeko Frantzian poliziaren ordenantzak eskekotza eta

bizioak ekiditera bideratuak zeuden, aztorapen guzien oinarritzat jotzen baitziren.

Aberastasuna lanarekin lotzen zihoan heinean, txiroaren irudiak nagikeriarekin bat

egin zuen. Pobrezia lan ez egitearen ondoriotzat jotzen zen eta, beraz, lan eginez

konpontzen zen. Testuinguru honetan, Ingalaterran 1905ean, langile langabetuen

akta aurrera eraman zen. Bertan, txiro gai eta txiro ez-gaien arteko bereizketa

berreskuratu eta eguneratu zen. Sturdy beggar berriak langabezian egotea aukeratzen

zuten pertsonak ziren, gizarte segurantzaren lepotik bizi nahi zutenak. Deserving poor

berriak lan egin ezin zuten langabetuak ziren, faktore estrukturalak zirela medio

edota lanerako gaitasun ezak bultzatuta.

Gaur egungo langabetuaren estereotipoak antzinako esanahiak laburbiltzen

ditu. Pentsamolde modernoak txiroaren aurpegi bikoitza mantentzen du.

Behartsuarena batetik, bere zoritxarreko egoera dela eta, gupida edota jokaera

solidarioa pizten duena, eta bestetik eskalearena, bere irudi bizkarroiarengatik

jendearengan bazterketa eragiten duena. Hau da, langabetua txiro on eta txiro gaizto

bezala agertzen da. Bestalde, desenpleguaren osagai psikosozialean,

indibidualismoaz hitz egitea ezinbestekoa da. Ikuspuntu honetatik, langabetua bere

egoeraren arduraduna da, bai berarenganako baita besteenganako ere. Izan ere,

langabetuak ez du jakin (ezin izan du edota ez du nahi izan), egokitzeko

beharrezkoak diren baliabideak maneiatzen (Blanch, 1990). Gainera, gizarteak

langabetuak gain estigmatizatzen ditu (Fourgère, 1996), proposatzen dien eredu

normatiboak indibidualismo negatibo batera bultzatzen dituelarik (Castel, 1995).

Desenpleguarekin lotuta dagoen gai inportantea azpi-enplegua da. Azpi-

enpleguaren baitan egoera desberdinak koka daitezke: norberaren kalifikazio

profesionalari legokiokeena baino baxuagoko postu batean jardutetik, lanaldi osoko

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!