26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

80

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Maiztasun altua

Maiztasun baxua

Hein baxua Hein altua

Balizko elementu

zentralak

Lehen periferia /

Gutxiengo baten

diskurtsoa

Lehen periferia

Bigarren

periferia

2. Koadroa: Hitzen maiztasunaren x heinaren batez bestekoaren

gurutzaketa

Hitzak edota adierazpenak gune zentralekoak izan daitezkeenaren hipotesia

luzatzeko, bi baldintza bete behar dituzte: lehen tokietan adieraziak izan (hein

baxua) eta maiztasun handikoak. Honek ez du esan nahi, bi baldintza hauek betetzen

dituzten elementu guziak gune zentralekoak direnik. Elementu batzuk azalaldeko

elementu aktibatuak edo eta erantzun estereotipatuak izan daitezke (Flament eta

Rouquette, 2003e). Azalaldeko elementuei dagokionez, maiztasun eta heinaren

arteko gurutzaketak hiru aukera ematen dizkigu: batetik, maiztasun baxuko eta hein

altuko hitz edo eta esamoldeak, hauek irudikapenaren elementu azalaldekoenak

dira, bigarren periferia deiturikoa osatzen dutenak. Beste bi kasuetan, bi adierazleen

arteko inkongruentzia azaltzen duten elementuak ditugu. Hau da, batetik, maiztasun

handiko eta hein altuko elementuak daude eta bestetik, maiztasun txikiko eta hein

baxuko elementuak. Azken kasu honetan, gutxiengo baten diskurtsoaren aurrean

egon gaitezke (Abric, 2003). Bestalde, Vergès-en esanetan, adierazleen arteko

inkongruentzia ematen den bi kasu hauetan aurki daitezke aldaketaren aztarnak

(Vergès, 1994).

Teknika honekin beraz, gune antolatzaileari buruzko informazioa jasotzen da

eta azalalde desberdinen izaera definitzen da (Vergès, 1995). Analisi maila honi,

hurbilpen prototipikoa deritzaio (Bonnec, Roussiau eta Vergès, 2002; Vergès, 1992).

Asoziazio askearen bidez lortutako datuak, era berean, kategorizazio baten bidez

landu daitezke. Kategorien bidezko analisia (analisi kategoriala), ikertzaileak

gidatzen du eta gune zentraleko elementuek irudikapena antolatzen dutenez (Abric,

1994a), analisi kategoriala burutzerakoan, hasiera batean analisi prototipikoan

lortutako dimentsioei heldu behar zaie (Arrospide eta Larrañaga, 2005; Vergès, 1992).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!