26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

zuzen ere (Abric, 2001). Beraz, sistema zentralean bi motatako elementu bereizten

dira: nagusiak eta laguntzaileak. Ideia hau argitzeko ikus dezagun “adiskidetasun

talde idealaren” adibidea. Adiskidetasun talde idealaren irudikapenean, gune

zentraleko bi elementu identifikatu izan dira: laguntasuna eta berdintasuna. Bi

elementu hauen garrantzi maila neurtzeko, baliabide ezberdinak daude (Abric, 2001).

“Errefusapen” teknika erabiliaz adibidez (teknikaren xehetasunak, ikus hurbilpen

metodologiko ataleko 2.4 puntuan), bi proposamen ezberdin burutzen dira. Batetik,

taldea lagun-talde bezala definitzen da, baina berdintasunik gabekoa eta, bestetik,

taldea berdintasunezko talde bezala definitzen da, baina laguntasunik gabekoa.

Azken kasu honetan, taldea laguntasunik gabekoa definitzerakoan, “talde idealaren”

ideiatik gehiago urruntzen da, lehen kasuan baino. Ondorioz, laguntasuna elementu

zentral nagusitzat hartzen da eta berdintasuna elementu zentral laguntzailetzat.

Bestalde, azalaldeko sistemaren elementuei dagokienez, hauek ere hierarkizatuak

aurkitzen dira. Gunetik gertu agertzen direnean, irudikapenaren esanahia zehazteko

rol garrantzitsua betetzen dute eta, urrunago agertzen direnean, esanahi hau jantzi

edo justifikatu egiten dute (Abric, 1994a). Bestalde, azalaldeko sistemaren barnean

aintzat hartzekoa da noizbait elementuren bat gain-aktibatua ager daitekeela,

zentraltasun ezaugarrien tokian alegia (Flament eta Rouquette, 2003a).

Sistema zentrala eta azalaldeko sistemaren ezaugarri nagusiak, Abric-ek

(1993) proposaturiko eskema honetan laburbildu daitezke.

Sistema Zentrala Azalaldeko Sistema

Taldearen historia eta oroimenari lotua Gizabanakoaren esperientzien eta

bizipenen barneratzea ahalbidetzen du

Kontsentsuzkoa

Taldearen homogeneotasuna definitzen

du

Egonkorra

Koherentea

Zorruna

Berehalako testuinguruarekiko ez (oso)

sentikorra

Taldearen heterogeneotasuna

barneratzen du

Malgua

Funtzioak: Funtzioak:

Kontraesanak jasaten ditu

Berehalako testuinguruarekiko

sentikorra

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!