26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

202

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Langabezia orokorraren kasuan bi itemen artean aurkitu dira desberdintasun

esanguratsuak. Gizonezkoek “Bikotean tentsioak sor ditzake” itema

karakteristikoagotzat jotzen dute (K-S = 0.15; p < .05). Hala ere, item honek ez ditu

karakteristikotzat hartzeko baldintzak betetzen, gizonezkoen % 41,5ak soilik

karakteristikotzat aukeratzen baitu. Bestalde, emakumezkoek “Gurasoak ez dira

seme-alabentzako eredu” itema gizonezkoek baino ez karakteristikoagotzat daukate

(K-S = 0.15; p < .05). Langabezia maskulinoaren kasuan bi itemen artean aurkitu dira

desberdintasun esanguratsuak. Emakumezkoek “Bikotean tentsioak sor ditzake”

itema karakteristikotzat duten bitartean, gizonezkoek ordea ez (K-S = 0.25; p < .01)

eta bestalde, gizonezkoek “Aita ez da seme-alabentzako eredua” itema ez

karakteristikotzat duten bitartean, emakumezkoek ordea ez (K-S = 0.22; p < .05).

Langabezia femeninoari dagokionez, desberdintasun esanguratsuak hiru itemen

artean aurkitu dira. Emakumezkoek “Arazo ekonomikoak” itema

karakteristikoagotzat dute (K-S = 0.20; p < .1). Zehazki, emakumezkoen % 81.1ak

item karakteristikotzat aukeratu du eta gizonezkoen kasuan % 60,7ak. Era berean,

emakumezkoek “Edozein lan onartu” itema karakteristikotzat aukeratu dute eta

gizonezkoek ordea ez (K-S = 0.20; p < .05). Azkenik, “Ama ez da seme-alabentzako

eredua” itema, emakumezkoek ez karakteristikoagotzat jo dute ( K-S = 0.20; p < .05).

Karakterizazio estandarretan lortutako informazioa laburbilduz, langabezia

orokorraren, maskulinoaren eta femeninoaren kasuan hiru elementu karakteristiko

nabarmendu dira: “Arazo ekonomikoak”, “Estutasuna, estresa sortzen du” eta

“Bazterketa soziala”. Hala ere, zehaztu beharra dago “Bazterketa soziala” eta “Arazo

ekonomikoak” langabezia orokorraren kasuan karakteristikoagotzat jotzen direla.

Bestalde, “Norbere burua zalantzan” jarri itema, karakteristikotzat hartzen da

langabezia maskulinoaren eta langabezia femeninoaren kasuan. Langabezia

maskulinoari gainera, “Bikotean tentsioak sor ditzake” itema gehitzen zaio (gogora

dezagun item hau batez ere emakumezkoek karakteristikotzat aukeratzen dutela).

Hiru kasuetan bi item ez karakteristiko aukeratzen dira: “Lagunak galdu” eta

“Gurasoak ez dira seme-alabentzako eredu”. Langabezia maskulinoaren kasuan

gainera, ez karakteristikotzat “Babes sozialaren menpekoa” izatea jotzen da eta

langabezia femeninoaren kasuan berriz, “Lan bilakuntzarako motibazio eskasa” ez

karakteristikotzat jotzen da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!