26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

244

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

langabetuaren egoerak bazterketa soziala eta estutasuna itemetan elkarren artean

bereizten dira. Langabezia maskulinoan, alderdi sozialei garrantzia ematen zaie eta

langabezia femeninoan alderdi psikologikoetan arreta ipintzen da.

Itemen zentraltasuna berresteari dagokionez, errefusapen galdesortetan

“arazo ekonomikoak”, “bazterketa soziala” eta “enpleguaren bilakuntza”-ren

zentraltasuna berretsi da, bai langabezia maskulinoan bai langabezia femeninoan.

Hala ere, item hauetatik gehien aldentzen diren estatusei dagokienez, kasu

maskulinoaren eta femeninoaren artean aurkitutako desberdintasunak aipatzekoak

dira. Izan ere, errefusapen maskulinoan elementu zentraletatik gehien aldentzen den

estatusa jabea-rena da; errefusapen femeninoan, aldiz, etxekoandrea-ren estatusa

aldentzen da gehien. Datu hauek, gizon eta emakume estatusen arteko ñabardurak

azaltzeaz gain, langabezia femeninoaren kasuan gogora-ekartzeko galdesortan

lortutako informazioa interpretatzeko aukera eskaintzen du. Hau da, emakume

langabetuari buruzko gogora-ekartzeko galderan emakume langabetua, besteak

beste, etxekoandre izendatzen da eta errefusapen femenino galdesortetan argi geratu

da, etxekoandreak ez dituela langabetuaren elementu zentralak partekatzen. Hau da,

etxekoandreak ez du arazo ekonomikorik, ez da sozialki baztertua sentitzen eta ez du

enplegurik bilatzen.

Langabezia, beraz, bere definizioaren inguruan antolatzen da. Hau da,

langabezia enplegurik gabe aurkitzea da. Enplegu gabezia nabarmena duen egoera

honek maila ezberdinetan zailtasunak sortarazten ditu, alderdi ekonomikoei

dagokienez batez ere. Gainera, langabezia orokorretik pertsonen egoerara

hurbiltzerakoan, irudikapena hainbat elementu zehatzekin horniturik aurkeztu da.

Oro har, langabetua, enplegurik ez duen eta arazo ekonomikoak dauzkan pertsona

izateaz gain, enplegua bilatu beharra dauka. Bestalde, enplegua bilatzeko beharrik ez

duen gizonezkoa jabe estatusarekin lotzen da eta enplegua bilatzen ez duen

emakumeari etxekoandrearen papera esleitzen zaio. Estatusen arteko desberdintasun

hau gogora-ekartzeko galderetan eta karakterizazioko galdesortetan topatutako

desberdintasunekin aberastuta dago, lanaren banaketa sexualaren eragina oraindik

ere nabarmenagoa egiten. Gizon langabetua emakumea baino ardura handiagorekin

ikusten da, bere langabetu egoerak familiari kalte egin diezaioke eta. Emakumeen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!