26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

138

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

librearekin lotua dagoena (“tiempo libre”).

8. Dimentsio indibidualean, “vago” hitza dago, langabetuaren estereotipo

negatiboa azalerazten duena.

Langabezia maskulinoaren kasuan, gune zentrala langabeziaren definizioan,

langabezian egoteak dakartzan zailtasunetan eta dimentsio familiarrean izan

ditzakeen eraginetan oinarritzen da. Hau da, gizon langabetua, enplegurik ez duen

eta enplegua bilatzen duen gizona da. Langabezian egoteak alor desberdinetan

zailtasunak dakarzkio, batetik, maila ekonomikoan (“problemas económicos”,

“problemas financieros”) eta bestetik, maila familiarrean (“no poder alimentar a la

familia”, “posible familia sin recursos económicos”, “no puede mantener la familia”,

“sacar adelante a la familia”). Bestalde, aipagarria da langabezia maskulinoaren

kasuan maila desberdinetan kausalitate indibidualenganako egiten diren aipamenak

(“falta de ganas”, “no hace nada”, “sin ganas de trabajar”), lehen koadrantean

azaltzen den “vago” hitzarekin irudikatzen dena.

Azalaldea

Azalaldean dauden hainbat hitz gune zentralean identifikatu diren zortzi

dimentsioekin elkarlotu daitezke:

- Lanarekiko harremanaren barnean, alderdi aktiboa azpimarratzen da,

“buscar” eta “encontrar” hitzak oso maiz aipatzen direlarik. Bestalde,

lanaren inguruan ere, “paro”, “trabaja” eta “empleo” hitzak daude.

- Zailtasunen dimentsioan koka daitezke, “preocupación” eta

“dificultades” hitzak.

- Dimentsio ekonomikoan, “económicos”, “necesidades” eta

“dependencia” hitzak.

- Kategoria sozialen dimentsioa aberastuz, “jóvenes”, “mayores”,

“estudiante” eta “mujer” hitzak.

- Aurre egiteko moduan, denbora librearekin lotua dagoen “libre” hitza.

- Dimentsio indibidualean, alderdi psikologikoak azaleraziz, “angustia”,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!