26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

Aix-en-Provence-ko datuak, 2000. urteko maiatzean jaso ziren eta Institut

Universitaire de Technologie (IUT) zentroko 124 ikaslek parte hartu zuten (56

emakumezko eta 68 gizonezko, 18-25 adin-artekoak, adinaren batez bestekoa 20,4

izanik). Irungo datuak, 2004. urteko otsailean jaso ziren eta Irungo lanbide heziketa

ematen den hiru ikasketa zentro ezberdinetako 274 ikaslek parte hartu zuten, (125

emakumezko eta 148 gizonezko, -1 identifikatu gabe-, 17-29 adin tartekoak, adinaren

batez bestekoa 20,7koa izanik), zehazki, La Salle, Bidasoa eta Plaiaundi

ikastetxeetakoak. Baiona-Bidarteko datuak, 2005. urteko otsailean jaso ziren eta 252

ikaslek parte hartu zuten (111 emakumezko eta 141 gizonezko, 18-25 adin tartekoak,

adinaren batez bestekoa, 20,8koa izanik), zehazki École Supérieure des Technologies

Industrielles (ESTIA, Bidarten), Institut Universitaire de Technologie (IUT, Baionan)

eta École de Gestion et de Commerce (EGC, Baionan) zentroetakoak.

Hiru taldeetan, datuak lortzeko galdesortak erabili ziren. Ikasleei,

langabeziaren inguruko ikerketa bat burutzen ari ginela esan ondoren, beren

borondatezko partaidetza eskertu zen, anonimotasuna bermatzearekin batera.

Galdesortaz gain, azken orrialde batetan partehartzaileen inguruko hainbat

informazio jaso ziren: sexua, adina, ikasketa maila, aitaren okupazioa eta amaren

okupazioa. Galdesortak, klase ordutan banatuak izan dira. Galdesortak betetzeko

ikasleek eman duten batez besteko denbora desberdina izan da. Aix-en Provence-ko

ikasleek ordu bete inguru eman duten bitartean, Baiona-Bidarteko eta Irungo

ikasleek 40 minutu inguru eman dituzte, galdesortaren luzera ezberdina dela eta

(ikus lanabesa atalean, 4.2.puntua).

4. LANABESA

Ikerketetan erabilitako lanabesa, langabeziaren irudikapen sozialaren

inguruko informazioa jasotzea zuen helburu eta zehazki langabezia orokorraren,

langabezia femeninoaren eta maskulinoaren inguruko informazioa. Ondoren,

erabilitako bi galdesorta motak eta galdesorten atal ezberdinak azalduko dira.

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!