26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

langabeziarekiko duten irudikapena aztertzeko, beraz, bi printzipio normatibo

erregulatzaile aintzat hartu dira, berdintasunezkoa eta kontserbatzailea (Patrick eta

Heaven, 1990). Berdintasun printzipioaren eragina hurbiltzerako orduan,

Sindikalista eta Feminista erreferenteak erabili dira eta printzipio kontserbakorraren

eragina aztertzeko, berriz, erreferente Patronala erabili da (Milland, 2002). Doise-ren

(1986) ikuspegitik, irudikapen sozialak posizio hartzeen printzipio erregulatzaile

bezala definitzen dira. Posizio hartze hauek harreman sinboliko eta sozial

ezberdinekin loturik daude. Bere ikerketa lanen aztergaia gizabanakoaren sistema

kognitiboan eragiten duten erregulazio sozialen izaera ezagutzea delarik (Doise,

1990). Alor honetan burututako ikerketek, genero-asimetriaren efektuak irudikapen

sozialen dinamiketan azaldu dituzte. Hurbilpen hauek izango ditugu, besteak beste,

generoari dagokionez hurrengo atalean aztergai.

4. GENEROA ETA IRUDIKAPEN SOZIALAK

Atal honetan irudikapen sozialen eta genero-asimetriaren arteko harremanak

aztertuko dira. Honetarako genero-asimetriak antolakuntza sozialen duen eragina

aztertuko da eta homologia estrukturalaren printzipioei jarraituz, asimetria honek

talde arteko harremanetan duen eraginean sakondu. Bestalde, sexu-genero sistemak

munduaren antolakuntzan duen eragina aztertzea ahalbidetzen duen kontzeptu bati

helduko zaio, thêmatei hain zuzen.

4.1. GENERO-ASIMETRIA

Bordieu-k (1977, 1998) garatutako eremu sozialen teorian, espazio soziala,

hiru dimentsioren arabera mugaturiko posizio sozialekin antolatua definitzen da.

Batetik, kapital ekonomikoa, bestetik, kapital kulturala eta, azkenik, generoa.

Gizabanakoak posizionamendu asimetriko desberdinetan itsatsita daude, non

gizartea egituratzen duten botere-harremanak, erronkak eta borrokak islatzen diren.

Genero-asimetria dominaziozko harremanaren emaitza da, ikuspegi

esentzialistetatik at. Harreman androzentriko honek sistema errepresentazional

jakinak bideratzen ditu, dominazio maskulinoaren egonkortzea ziurtatzea bilatzen

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!