26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

86

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Gialis, Terracciano (1993-94); Jannoyer eta Leclerc (1994); Alègre eta Spallarossa

(1994-95) eta Hernandez eta Marty (1995) burututako lanetan erabilitako itemak

honakoak izan dira: “arazo ekonomikoak”, “enpleguaren bilakuntza”, “bizitza

pribatuan ondorio negatiboak”, “gauzaez sentitu”, “bizitza aldatzeko aukera”,

“bazterketa soziala”, “ardura hartu”, “formaziorako denbora”, “errekonozimendu

falta”, “hurbilekoekin harremanak sendotu”, “norbanakoarentzako denbora”.

Milland-ek (2001) bere aldetik, lana eta langabeziaren irudikapen sozialaren

inguruko azterketan, 15 arlo identifikatzen ditu. 15 arlo hauek eta langabeziari

loturik aurkitzen diren espresioak honakoak dira: gizarteratzea: “bazterketa soziala”,

“baztertua sentitu”…; inplikazio pertsonala: “enplegua bilatu”, “ez lokartu”…;

etorkizuna: “etorkizun beltza”, “epe motzera pentsatu”…; dinamismoa: “inaktiboa”,

“zain egon”…; estimu pertsonala: “ezgauza sentitu”, “norberaren irudi txarra”…;

autonomia: “instituzioekiko dependentzia”, “familiarekiko dependentzia”…;

formazioa: “beste formazio batzuk burutu”, “esperientzia falta”…, harremanak:

“harremanak jende gutxiagorekin”, “isolatua egon”…; morala: “dezepzioa”,

“desesperazioa”…; konfidantza: “norberarekiko ziurtasun falta”, “konfidantza ez

galdu”…; dirua: “arazo ekonomikoak”, “laguntza soziala”…; ongizatea:

“ezinegona”, “ondoeza”..; denbora: “erritmo bat mantendu”, “eguna antolatu”…;

estresa: “estresa”, “larritasuna”; aisia: “erlaxatu”, “entretenitu”.

Gure kasuan langabeziaren irudikapen sozialera hurbiltzeko aukeratutako

itemak dimentsio hauetara loturik aurkitzen dira: alderdi ekonomikoei (“arazo

ekonomikoak”), lanari (“edozein lan onartu”, “ezkutuko lana”), kausalitate

indibidualei (“lan bilakuntzarako motibazio eskasa”), formazioari (“diploma

gabezia”, “esperientzia falta”, “lan berrietara egokitzeko zailtasunak”), bizitza

pribatuko ondorioei (“bikotean tentsioak sor ditzake”, “lagunak galdu”, “seme-

alabak perturbatu ditzake”, “gurasoek seme-alabentzako erreferentzia izateari uzten

diote”), ondorio sozialei (“bazterketa soziala”, “babes sozialen menpeko pertsona

bihurtu”) eta psikologikoei (“norbere burua zalantzan jarri”, “estutasuna, estresa

sortzen du”).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!