26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

aldetik, praktika bat dute, objektuaren inguruko komunikazioek irudikapenen

sortze-prozesuan eragiten dutelarik. Adibidez, gure ikerketaren kasuan, langabezia

ageriko objektua da eta erronka ugari suposatzen du, langabezian ez daudenentzako

ere bai. Ikasleek langabeziaren inguruan hitz egiten dute, langabeziaren inguruko

informazioa jasotzen dute eta objektuarekiko irudikapen bat eratzen dute. Beraz,

langabeziarekiko praktika bat dutela esan genezake, langabeziaren egoera

pertsonalki bizi izan ez badute ere (Milland, 2001).

Beste maila batetan, praktika sozialak gizartean sozialki sortutako eta

egituratutako ekintza sistematzat jo daitezke, Jodelet eta Mosccovici-ren hitzetan “les

pratiques sont des systèmes d´action socialement structurés et institués en relation

avec des rôles” (Jodelet eta Moscovici, 1990, 287 or.). Gure gizarteetan, azken urte

hauetan lan munduarekiko -lan ordainduarekiko- emakumeen sarrera dela eta,

emakumeen praktika sozialak aldatzen ari direla esan daiteke eta, era berean,

langabeziarekiko duten harremana. Emakumeen aktibitate tasa etengabe handituz

doa. Delsart eta kolaboratzaileek (2004) emakumeen aktibitate tasaren garapenaren

inguruan publikatutako lanean adierazten den bezala, 1970ean Europar Batasuneko

hamabost herrialdetan emakumeen aktibitate tasaren batez bestekoa % 44ekoa zen -

gizonezkoen aktibitate tasaren erdia gutxi-gora-behera- eta hogeita hamar urte

beranduago, 2000. urtean, % 60ean kokatu da, gizonezkoena % 78koa izanik.

Herrialde batetik besterako desberdintasunak ematen badira ere, autoreen esanetan

25-55 urte bitarteko emakume europarrentzat lan ordaindua emakumeen aktibitate

eredu bilakatu dela esan daiteke, zenbait herrialdeetan trantsizioa bukatzeke badago

ere.

Praktika sozialen eraldaketa orokor hauek langabeziaren irudikapen

sozialean duten isla hurbildu nahian, lanbide heziketako ikasleek langabeziarekiko

duten irudikapena eta, bereziki, langabezia femeninoarekiko duten irudikapena

aztertuko da. Izan ere, Anne-Marie Grozelier-ek (1987) aipatzen zuen bezala,

emakumeak bizitza sozialean duen lekuaren irudikapenak, lan ordainduan

emakumeek izan duten sarrera progresiboarekin ez dator bat.

Praktika eta irudikapenen arteko harremana, norabide ezberdinetan ulertua

eta aztertua izan da. Autore gehienek bat datoz, irudikapenak eta praktikak elkarri

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!