26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Devine-k (1989) erakusten du kontsentsuzko uste motak, estereotipo negatiboak

adibidez, esplizituki diskriminazioa baztertzen duten pertsonengan ere agertzen

direla, arrazazko baldintza (“priming”) baten aurrean kokatu ostean. Autoreak

iradokitzen duenez, aurreiritziaz jabetzen gara esperientziazko ezagutza (sinesmen

pertsonalak) eta ezagutza partekatua (estereotipo kulturalak) aurrez aurre jartzean.

Zenbait autorek, berriz, (Lepore eta Brown, 1997; Judd, Wittenbrink eta Park, 1999)

zehaztapen batzuk egiten dituzte erantzun automatikoen balizko aldakortasun

ezaren inguruan. Dena dela, estereotipo bat, sozializazioaren bidez jasotako ezagutza

partekatua den aldetik baztertua izan daiteke taldeak edota pertsonak eztabaida

sozialean sartzen direnean (Valencia, Gil de Montes eta Elejabarrieta, 2004).

Sinesmen pertsonala, gizabanakoek sozializazio prozesuan jasotako ezagutza

ezberdinen ondorioz hartutako posizionamendua da (Duveen eta Lloyd, 1996).

Sinesmen pertsonala ez da aktibitate kognitiboaren ondorio soila, talde sozialen

esperientzietan eta balioetan oinarriturik baitago. Adibidez, Kinder eta Sears (1981)

eta Katz eta Hass-ek (1988) burututako ikerketetan, zuriek beltzekiko zituzten

arrazazko posizionamenduak bizitza sozialarekiko printzipio orokorrago batzuetan

barneratzen zirela agertu dute. Hau da, beltzen aldeko posizionamendua justizia

sozial eta berdintasun balioen araberako printzipio normatiboen arabera

erregulatzen da eta beltzen kontrako posizionamendua aldiz, etika protestantearen

arabera antolatzen da, meritokrazian eta diziplinan oinarritua. Bestalde, Van Dijk-ek

(1998), azalpen teoriko desberdin batekin, irudikapen sozialen sistema partekatuen

(ezagutza partekatuan oinarrituak) eta egoerazko eredu edo eredu pragmatikoen

(esperientzian eta interpretapen pertsonaletan oinarritua) arteko bereizketa egiten

du, aurreiritzia bien arteko artikulazioan aztertuaz.

Gune zentralaren ikuspegitik, hainbat lanek jorratu dute sistema normatiboa.

Besteak beste, aipagarriak dira Abric (1976), Abric eta Tafani (1995), Flament (1999)

eta Guimelli eta Deschamps (2000) autoreek burututako lanak. Abric-ek (1976)

hasiera batean gune zentraleko elementuak normatiboak edo funtzionalak izan

daitezkeela iradokitzen zuen. Abric eta Tafani-k (1995) burututako ikerketa batean,

argi ikusten da zenbait elementu praktikak aurrera eramateko eta beste batzuk

judizioak plazaratzeko aktibatzen direla. Gainera zenbait elementu misto ageri dira,

era berean normatibo eta funtzionalak direnak. Elementu normatibo eta funtzionalen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!