26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

134

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Langabezia orokorraren kasuan, gunea langabeziaren definizio eta ondorioen

inguruan egituratzen da. Hau da, langabezia enplegurik gabe egotea da (“sin

trabajo”) eta langabeziak zenbait ondorio dakartza, batez ere maila ekonomikoan

(“problemas”, “falta de dinero”).

Azalaldea

Azalaldean dauden hainbat hitz gune zentralean identifikatutako lau

dimentsioekin bat egiten dute. Ondoren, dimentsio hauekin lotuta dauden

azalaldeko elementuak aurkezten dira.

- Lanarekiko harremanaren inguruan, “desempleo”, “empleo”, “laboral”,

“contrato” eta “paro” hitzak ditugu. Bestetik, lanarekiko alderdi aktiboa

azalerazten, “buscar” (lehen azalaldean kokatua) eta “encontrar” hitzak

ditugu.

- Zailtasunak dimentsioarekin bat eginik, “dificultades”,

“preocupaciones”, “inestabilidad”, “inseguridad”, “malestar”, “crisis”,

“escasez” eta “necesidades” hitzak ageri dira.

- Alderdi ekonomikoari dagokionez, batetik, “ganar”, “cobrar”,

“económicos”, “sueldo”, “llegar”, “fin-de-mes” eta “dependencia” hitzak

daude eta bestetik, eskasia dimentsiori lotuta, “pobreza” hitza dugu.

- Gabezia adieraziaz, “no” hitza testuinguru ezberdinekin lotuta agertzen

da (“no tiene trabajo”, “no encuentra trabajo”, “no intenta buscar

trabajo”).

Bestalde, azalaldean beste zenbait dimentsio aurkitzen da. Dimentsio

hauetatik, bigarren koadrantean kokatzen diren hitzei dagozkien hiru dimentsio dira

aipagarrienak. Lehena, denbora librearekin lotua, “tiempo” eta “libre” hitzekin.

Bigarrena, sostengu egiturekin, “INEM” hitza eta hirugarrena, alderdi indibidualen

dimentsioari dagozkionak, “aburrimiento”, “frustración”, “tristeza”, “agobio”,

“angustia”, “autoestima”, “depresión”, “desesperación”, “estrés” eta “vago” hitzak.

Dimentsio hauez gain, beste zenbait dimentsio azalerazten dituzten hitzak daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!