26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN METODOLOGIKOA

sistema arauemailea aztertzeko, “Ugazaba” eta “Sindikalista” erreferenteak aukeratu

dira. “Ugazabak”, alderdi kontserbakorrenaren adierazle moduan eta “Sindikalista”

alderdi aurrerakoienaren adierazle moduan. Milland-ek (2002) adibidez,

langabeziaren sistema arauemailean, “Ugazabak” erreferentziazko talde bat osatzen

duela ondorioztatzen du, gazteek baldintza estandarretan emandako erantzunen

bariantza azaldua % 53koa delarik. Langabezia femeninoaren sistema arauemailea

aztertzeko, “Ugazaba” eta “Feminista” erreferenteak aukeratu dira, “Ugazabak”

langabezia maskulinoan bezala, alderdi kontserbakorrena islatuko luke eta

“Feministak”, emakumeen eskubideen defentsen erreferente bezala, alderdi

aurrerakoiena.

Ikerketa honetan, langabeziari orokorrari, langabezia maskulinoari eta

langabezia femeninori buruzko erantzun estandarrak jasotzen dira, aurreko atalean

aipatutako hiru karakterizaziozko galderen bidez (ikus metodologia ataleko

2.2.puntua). Ordezkapen teknika, karakterizaziozko galderetan aplikatu da,

partehartzaileei modu estandarrean erantzuteaz gain, langabezia maskulinoaren

kasuan “Ugazaba” eta “Sindikalista” baten lekuan jarrita erantzutea eskatu zitzaien

eta langabezia femeninoaren kasuan, “Ugazaba” eta “Feminista” baten lekuan jarrita

erantzutea.

Langabezia maskulinoaren kasuan adibidez, Sindikalista baten lekuan jarrita

erantzutea eskatzen denean, honelako galdera planteatzen da:

“Orain langabezia maskulinoaren inguruko proposamen berdinak aurkezten

dizkizugu eta SINDIKALISTA baten lekuan jarrita erantzutea eskatzen dizugu.

Aukera itzazu langabezia maskulinoa gehien ezaugarritzen duten 5 proposamen

(seinala itzazu + batekin).

Ondoren, aukera itzazu langabezia maskulinoa ezaugarritzen ez duten 5

proposamen (seinala itzazu – batekin).”

2.3.2. Datu azterketa

Ordezkapen teknikarekin lortutako datuak, erantzun Estandarretan bezala,

itemek aurkezten duten agerikotasunaren arabera aztertu dira, erreferente

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!