26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IKERKETAREN EMAITZAK

3.2.2. Erreferenteen bidezko azterketa

3.2.2.1. Itemen arteko hierarkiaren azterketa

Sistema arauemailearen azterketari heldu aurretik, bost galdesortetan

(langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan, langabezia femeninoan, modu

estandarrean, Feministaren lekuan jarrita eta Ugazabaren lekuan jarrita) erabilitako

itemen arteko hierarkia konparatuko da, Kendall Tau-b-aren bidez. Indize hau, bi

sailkapenen arteko antzekotasun maila neurtzeko erabiltzen da (Howell, 1998). Gure

kasuan, karakterizazio galdesorta ezberdinetan jarraitutako sailkapenen arteko

konparaketa egingo da. Analisi honetarako, item bakoitzari zenbaki bat ipintzen

zaio, batez bestekoaren garrantziaren arabera (batez besteko altuena duen itema 1

puntuatuz eta batez besteko baxuena duen itema 15 puntuatuz). Bost galdesortetan,

Tau-b-arekin burututako analisiak azaltzen dituen korrelazioak 13. Taulan daude

(galdesorta ezberdinen batez bestekoak 16. Taulan daude).

13. Taula: Aix-en-Provence-ko taldean karakterizazio galdesorten arteko

korrelazioak (Kendall Tau-b)

Orokorra 1,00

Orokorra Maskulinoa Femeninoa Feminista Ugazaba

Maskulinoa ,73 1,00

Femeninoa ,68 ,56 1,00

Feminista ,47 ,58 ,33 1,00

Ugazaba ,10 -,01 ,35 -,31 1,00

Ikasleek langabezia orokorra ezaugarritzeko itemen artean ezarritako

hierarkia, hein handi batean bat dator langabezia maskulinoan (τ = .73) eta

femeninoan (τ = .68) ezarritakoekin. Era berean, ikasleek langabezia maskulinoa eta

femeninoa ezaugarritzeko erabilitako itemen artean ezarritako hierarkiak, hein handi

batean bat datoz (τ = .56). Orokorrean, ikasleek karakterizazio galdesorta

estandarretan (orokorra, maskulinoa eta femeninoa) erabilitako hierarkizazioa

antzekoa da. Erreferenteen kasuan, Feministarekin erabilitako hierarkizazioa

lotuagoa dago langabezia orokorrean (τ = .47) eta maskulinoan (τ = .58)

erabilitakoarekin, langabezia femeninoarekin erabilitakoa baino. Bestalde, Ugazaba

191

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!