26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

140

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Erdigunea

Gune zentralekoak izan daitezkeen hitzak ezker-gaineko koadrantean

kokatzen dira. Hau da, maiztasun handia (12 edo maiztasun altuagokoak) eta hein

baxua (2,6 baino txikiagoa) aurkezten duten hamahiru hitz daude: “ama-de-casa”,

“casa”, “dificultades”, “dinero”, “discriminación”, “encontrar”, “hombre”,

“machismo”, “mujer”, “no”, “paro”, “sin”, “trabajo”. Hitz hauek honako zazpi

dimentsiotan sailkatu dira:

1. Lanarekiko harremanaren barnean, “trabajo” eta “paro” hitzak daude.

“Trabajo” hitza, batetik, lan pribazioarekin lotua dago, “sin trabajo” eta “falta

de trabajo” moduko espresioekin eta bestetik, alderdi aktiboarekin lotua dago

“buscar trabajo” eta “encontrar trabajo” moduko espresioekin. Hau da,

lanaren alderdi aktiboa, azalaldean aurkezten diren hainbat hitzekin

nabarmentzen da. Lehen koadrantean dagoen “encontrar” hitzarekin eta

bigarren koadrantean kokatzen den “buscar” hitzarekin. Bestalde, “paro”

hitzarekin, langabeziarekiko erreferentzia garbia da (“hay mucho paro”, “una

mujer en paro”, “paro por maternidad”).

2. Zailtasunak adierazten, “dificultades” hitza dugu, batez ere lana bilatzeko

zailtasunekin lotua dagoena (“dificultades en encontrar un trabajo).

3. Alderdi ekonomikoetan, “dinero” hitzak batez ere pribazioa ekonomikoak

nabarmenduz (“sin dinero”, “falta de dinero”).

4. Pribazioa adierazten, “no” eta “sin” hitzak dauzkagu. Besteak beste, lanaren

(“no trabaja”, “sin trabajo”, “no encuentra”) eta diruaren (“no tiene dinero”,

“sin dinero”) testuinguruan.

5. Kategoria sozialetan, “hombre” eta “mujer” hitzak daude. “Mujer” hitza,

planteatu den galderarekin bat datorren hitz errepikakorra kontsidera daiteke

eta “hombre” hitza, emakume langabetu baten inguruan galdetzerakoan

konparatiboki gizonenganako erreferentzia egiten denaren seinale da.

6. Dimentsio familiarrean, “ama de casa” eta “casa” hitzak koka daitezke,

emakumeen rol tradizionalarekin lotuak daudenak(“ama de casa”, “quedarse

en casa”, “limpieza de casa”, “tarea de casa”).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!