26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

dagoenaren ideia garatzen du (Flament, 1994a, 1994b). Zehazkiago esateko,

irudikapenaren azalaldea baldintzapeko preskripzioz osatuta dago eta gune zentrala

baldintzarik gabeko preskripzioz, hau da, derrigorrezko preskripzioekin.

Orokorrean, preskripzio bati egokitzeko modu ezberdinak daude. Malgutasun hau

beharrezkoa da aurreikusi ez diren egoerei aurre egin ahal izateko. Hemen,

irudikapenak praktikak mugatzen dituenaren ideiak interakzioari leku ematen dio.

Hau da, zenbait egoera berrik praktika berriak dakartzate eta praktika berri hauek

elementu zentralarekin bateragarri egiteko, pixkanaka-pixkanaka eraldaketa

prozesua hasten da. Irudikapen sozialen baldintzapenez hitz egiterakoan, Flament-

ek leku berezia eskaintzen dio rol sexualen baldintzapenari. Baldintzapen hau, gure

gizarteetan sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen bada ere, nahi baino

tradizionalagoa aurkezten da. Flament-en hitzetan “Quelle que soi la proclamation

d´égalité des sexes dans notre société, on observe toujours une répartition des rôles

sexués. Mais il n´y a plus la belle simplicité du système méditerranéen traditionnel: la

maison et les enfants étant le royaume de la femme; l´extérieur, le public, celui de

l´homme. Donc, on doit s´attendre à un système conditionnel nuancé, et peut-être

révélateur de plus de traditionnalité qu´on ne le pense” (Flament, 1994b, 96 or.).

Irudikapen sozialek praktiketan duten eragina islatzen duen beste adibide

bat, Guimelli-k (1994) erizainen aukeraketa profesionalen inguruan burututako

ikerketan dugu. Ikerketa honetan lortutako datuen arabera, erizainek beren lan-

bideratzean sektore publikoa edo pribatua aukeratzerako orduan, praktika

profesionala garatzeko baldintzen ebaluazioa egiten dute. Ikerketa honetako datuen

arabera, erizainen % 57ak bere jarduera profesionala aurrera eramateko sektore

pribatua aukeratzen zuen eta % 43ak ospitale-zentro publikoak. Aukeraketa hau,

erizainek beren jardueran zentraltzat duten “berezko rola” aurrera eramateko

aukeraren arabera burutzen da. Hau da, berezko rola ospitale publikoan buru

dezaketela pentsatzen badute, sektore publikora zuzentzen dira, baina alderantziz,

erizainek ospitale publikoan beraien berezko rola bete ez dezaketela pentsatzen

badute, sektore pribatua aukeratzen dute. Flament-ek (2001), bere aldetik, erizainen

aukeraketa honetan elementu zentral bati erreferentzia egiten zaiola onartzen badu

ere, gune zentralaren determinazio zuzenaz ezin dela hitz egin azpimarratzen du.

Hau da, bi kasuetan gune zentrala berdina da baina gunearen exijentziei erantzuteko

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!