26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

modèles fonctionnent comme des prescriptions sociales légitimées et valorisées… Par

différents modes de socialisation nous nous construisons ainsi en tant que fille ou

garçon, en apportant par nos conduites, les réponses attendues à ces prescriptions”

(Vouillot eta kol. 2004, 281 or.).

Genero-asimetriari eta praktika berrien eta irudikapen sozialen arteko

harremanari dagokionez, Grozelier-ek (1987) aipatzen duen bezala, emakumeak

bizitza sozialean duen lekuaren irudikapenak lan ordainduan emakumeek izan

duten sarrera azkar eta masiboarekin ez dator bat. Autore honen esanetan, lanbidea

duen emakumearen irudia, ekonomikoki independentea dena, etxekoandrearen

irudiarekin batera ematen da. Bere iritziz, oraindik ere, praktika sozial eta

irudikapenen arteko desoreka dago, emakumeen helburuen eta lan femeninoaren

eredu tradizionalaren artean. Eredu tradizional honetan, emakumearen lana

osagarritzat jotzen da, sozialki ez hain baloratua. Maila psikologikoan, bestalde,

porrot profesionala depresio maskulinoaren arrazoitzat jotzen da, emakumeen

depresioaren zergatian aldiz, porrot sentimentala azpimarratzen jarraitzen da

(Pelicier, 1985). Emakumeek ez omen dute langabezia gizonek jasaten duten laztasun

maila berdinaz sufritzen (Shamir, 1985; Jahoda, 1987). Ideia guzti hauek, emakumeak

lan bilakuntzarako egiten dituzten ahaleginak bertan behera uztera bultztzen dituzte,

langabezian ematen duten denbora luzatu ahala, ez dakite langabezian dauden edo

ez (Maruani, 2000).

Enpleguaren eta langabeziaren arteko eztabaidan, Maruani-ren (2002)

hitzetan, hirugarren termino bat barneratu beharra dago, inaktibitatearena hain

zuzen. Izan ere “… la question du chômage féminin porte en germe cele de

l´inactivité contrainte” (Maruani, 2002, 9 or.). Adorea galdu duen gizonezko

langabetua langabetua izaten jarraitzen du, adina dela medio, erretiro aurreratua

duen gizona izatera pasatzen da. Gizonen kasuan, inaktibitatea erretiroarekin

nahasten da, emakumezkoen kasuan ordea, langabeziatik inaktibitatera pasatzea

errezagoa da. Gure gizarteetan, emakumeek edo gizonezkoek enplegu bat

edukitzeko duten zilegitasuna ez da berdina. Egungo langabezia ulertzeko, behartua

den enplegu ezaren egoera guziak kontuan hartu behar dira. Freyssinet-en (1998)

hitzetan, langabezia neurtzeko zailtasuna biztanleriaren barnean multzo inportante

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!