26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TEORIATIK IKERKETA OBJEKTURA

instrumentala argia da, izan ere, komunitateak baloratzen dituen mekanismo

ekonomiko eta sozialetan txertatzea ahalbidetzen du. Teknologiaren eta

informazioaren gizartean, lana aberastasuna sortzeko instrumentua izatetik banatu

beharreko aberastasuna izatera pasa da.

Laburbilduz, lanak historian izan dituen funtzio eta balioak aldatuz joan dira.

Gizarte primitiboetan, biziraupenerako jarduerak burutzen ziren. Antzinako

gizarteetan, eskuzko lanak prestigiorik gabeko izaera iraingarria zuen. Lana,

esklaboek burutu beharreko jardueratzat jotzen zen. Historikoki, lana desprestigiatua

egon da eta eskuzko lanaren eta lan intelektualaren arteko banaketan oinarritu da.

Modernitatean, lana, enplegu moduan, jarduera goresgarria bihurtu zen. Bestalde,

industrializazio garaian, kapitalaren eta lanaren arteko kontraesanen aurrean

hasitako erantzunak eta eragindako gatazka sozialak mendebaldeko gizarteen izaera

politiko, ekonomiko eta sozialetan nabarmenki eragin du. Lana, XIX. eta XX.

mendeetan, langilegoaren ardatza eta elkarren artean batzen eta berdintzen zituen

elementua bihurtu zen. Ongizate estatuaren sorrerarekin, enplegua gizartearen

ardatz nagusi bilakatzen da eta era berean, eskubide sozialen bermerako bidea.

Ongizate estatuaren gainbeherarekin batera, enpleguaren izaera instrumentalak

indarra hartu du. Norberaren identitatean funtsezko balio izatetik langabetu

estatusetik ihes egiteko bide nagusia bihurtu da.

3. LANGABEZIAREN OINARRI IDEOLOGIKOAK

Aurrerakuntza zientifikoak eta iraultza teknikoak lanaren ohiturak erabat

aldatu dituzte eta behar berriak sortu dira. Besteak beste, helburu eta desio

indibidualen zein kolektiboen bilakaerak, emakumeen lan-merkaturatze masiboak

edota aisiaren eta oporraldien garrantziak lanarekiko jarreran aldaketak eragin

dituzte. Hala ere, lanaren balioaren garapenaren inguruan egindako analisiak ez

datoz bat. Baten batzuek identitate soziala identitate profesionalarekin datorrela

pentsatzen dute oraindik ere (Demazière, 1996); beste batzuek berriz, lana bigarren

mailan kokatzen dute, lanarekiko balorazioa gutxitu dela azpimarratuz (Medá, 1998).

Hala ere, azken hamarkadetan, kontzientzia kolektiboan, eztabaida politikoan, iritzi

publikoan eta mendebaldeko ikertzaile sozialengan, enpleguak integratzen eta

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!