26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

184

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Ordezkapen teknika eta sistema arauemailearen azterketa

Langabezia orokorra, langabezia maskulinoa eta langabezia femeninoa

ezaugarritzen duten elementuak identifikatzeaz gain, langabeziaren sistema

arauemailea ere aztertu nahi izan da. Honetarako, ordezkapen teknika erabili da.

Langabezia maskulinoari dagokionez, ikasleei Sindikalista baten eta Ugazaba baten

lekuan jarrita erantzutea eskatu zaie. Langabezia femeninoari dagokionez, Feminista

eta Ugazaba baten lekuan jarrita erantzutea eskatu zaie (Aix-en-Provence-ko ikasleei

ordezkapen teknika langabezia femeninoaren kasuan soilik aplikatu da). Flament-i

(1999) jarraiki, galdesorta estandarretan jasotako erantzunek, erantzun arauemaileak

islatzen dituzte. Hau da, pertsonek objektu batekiko duten irudikapena erreferentzia

talde batzuei lotua aurkitzen da. Sistema arauemailearen azterketarako erregresioak

burutu dira, bi indize kontutan hartuz: a) Proposatutako taldeen arabera (aldagai

aurresaleak, langabezia femeninoaren kasuan, Feminista eta Ugazaba) ikasleen

erantzun estandarraren (“Est”, irizpide aldagaia) bariantza azalduaren portzentajea

(R 2) eta b) aldagai aurresaleei lotuak (erreferentziazko instantziak) aurkitzen diren β

koefizienteak. Normalean, R 2 ren eta β koefizienteen esangura maila kalkulatzen da.

Probabilitatezko kalkulu hau subjektuekin lan egiten denean zilegi da, baina gure

kasuan itemen inguruko datuekin lan egiten da eta ondorioz, probabilitateaz hitz

egitea desegokia da (Milland, 2002). Hala ere, aldagai aurresaleak zein neurritan

eragiten duen azaldutako aldagaiaren azalpenean estimatu daiteke. Honetarako

aldagai aurresale eta irizpide aldagaiaren arteko korrelazio partzialak kontutan

hartuko dira. Korrelazio partzialarekin, irizpide aldagaiaren eta aldagai aurresale

baten arteko korrelazioa neurtzen da, aldagai aurresaleen efektuak neutralizatu

ondoren.

Emaitzen aurkezpenari dagokionez taldeka aurkeztuko dira, lehenik Aix-en-

Provence-koak, ondoren Baiona-Bidartekoak eta azkenik Irungoak. Talde bakoitzean

lehenik eta behin, karakterizazio Estandarrean lortutako erantzunak azalduko dira,

ikasleek berek emandako erantzunak langabezia orokorrari buruz, langabezia

maskulinoari buruz eta langabezia femeninoari buruz. Jarraian, gizonezkoek eta

emakumezkoek emandako erantzunak konparatuko dira. Ondoren, sistema

arauemailearen azterketa burutuko da. Hain zuzen ere, sistema arauemailearen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!