26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

228

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Hiru taldeen arteko desberdintasun esanguratsuak aztertu ondoren, Aix-en-

Provence-ko eta Baiona-Bidarteko taldeen arteko desberdintasunak urriagoak badira

ere, orokorrean hiru taldeek langabezia –orokorra, maskulinoa eta femeninoa-

ezaugarritzeko orduan, pareko eskema jarraitzen dutela esan daiteke. Langabezia

orokorra, maskulinoa eta femeninoa, “Arazo ekonomikoak” itemarekin

ezaugarritzen da. Langabezia orokorrean eta maskulinoan, “Bazterketa soziala”,

elementu karakteristikoa da, bai Aix-en-Provence-ko bai eta Baiona-Bidarteko

ikasleentzat. Aipatu beharra dago, Baiona-Bidarteko ikasleek langabezia

femeninoaren kasuan ere bai, “Bazterketa soziala” karakteristikotzat dutela. Bestalde,

hiru taldeek, “Estutasuna, estresa sortzen du” karakteristikotzat dute, langabezia

orokorrean, langabezia maskulinoan (zehaztu beharra dago, Aix-en-Provence-ko

ikasleen kasuan elementu hau langabezia maskulinoaren kasuan ez dela hain

elementu karakteristikotzat jotzen) eta femeninoan. Era berean, langabezia

orokorrean, maskulinoan eta femeninoan, karakteristikoa ez den elementu bat agertu

da, lagunak galtzea. Azkenik, langabezia maskulinoa beste zenbait elementurekin

ezaugarritua agertu da. Baiona-Bidarteko eta Irungo ikasleek “Bikotean tentsioak sor

ditzake” itemarekin ezaugarritzen dute eta gainera, Baiona-Bidarteko ikasleek

“Norbere burua zalantzan jarri” elementua gehitzen dute.

3.5.2. Erreferenteen bidez burututako analisietan talde

arteko konparaketa

3.5.2.1. Itemen agerikotasunaren konparaketa

Agerikotasunaren inguruan burututako analisien arabera, langabezia

maskulinoari dagokionez, bai Baiona-Bidarteko bai eta Irungo ikasleen kasuan

(gogoratu beharra dago, Aix-en-Provence-ko ikasleei erreferenteen lekuan jartzea,

langabezia femeninoaren kasuan soilik eskatu zaiela), erreferente Sindikalaren

lekuan jarrita emandako erantzunak neurri handi batean bat datoz modu

Estandarrean ikasleek emandako erantzunekin eta gutxiago Ugazabaren lekuan

jarrita emandako erantzunekin. Langabezia femeninoari dagokionez, hiru taldeetan

bi erreferenteen bidez emandako erantzunek maila batean ikasleek berak emandako

erantzunak islatzen dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!