26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

(1993, 1994a, 1994b), sistema bikoitz batek eragiten du irudikapenaren antolakuntza

eta funtzionamenduan, sistema zentralak (gune zentralak osatzen duena) eta

azalaldeko sistemak (azalaldeko elementuek osatzen dutena).

2.4.1.2. Irudikapen soziala sistema bikoitza gisa

Sistema zentralak eta azalaldeko sistemak irudikapenean rol espezifikoa

baina osagarria betetzen dute.

Sistema zentrala baldintza historiko, sozial eta ideologikoen menpekoa da.

Arau eta balioekin zuzenean lotuta dago eta irudikapen sozialen oinarrizko

printzipioak zehazten ditu. Talde baten homogeneotasuna definitzen duen oinarri

komuna da eta, irudikapenaren egonkortasunean eta koherentzian, paper nagusia

du.

Azalaldeko sistemaren zehaztean, ordea, norbanakoak eta testuinguru

zehatzak eragiten dute. Sistema honek bizi izandakoaren arabera egokitzea errazten

du, eta era berean, eguneroko esperientzien barneratzea ere bai.

Abric-en esanetan (1994b) bi sistema hauei esker uler daiteke irudikapen

sozialen funtsezko bi ezaugarri:

1- Irudikapen sozialak era berean egonkorrak eta aldakorrak dira. Sistema

zentralari esker, irudikapen sozialak egonkor mantentzen dira denbora pasa ahala

eta, era berean, azalaldeko sistemari esker, egoera ezberdinetara egokitzen dira.

2- Irudikapen sozialak partekatuak dira eta, era berean, gizabanakoen arteko

desberdintasunak barneratu eta azalerazten dituzte. Sistema zentralean aurkitzen da

oinarri komuna, kolektiboki partekaturikoa. Talde sozial baten homogeneotasuna

sistema zentralari esker ematen eta definitzen da (Abric, 1994a; Abric, 1994b;

Flament, 1994a). Bestetik, azalaldeko sistemari esker, irudikapenaren modulazio

indibidualak ahalbidetzen dira, subjektuaren historiari dagozkion aldakortasun

indibidualak barneratzea bideratuz, bere esperientzia pertsonalei, bere bizipenari

lekua emanaz.

GZTaren inguruko azken garapenek sistema zentralean barne bereizketa bat

planteatzen dute, sistema zentrala osatzen duten osagaien arteko hierarkia bat, hain

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!