26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

132

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

gehiagotan erabiltzen dute. “Plus” hitza emakumezkoek 16 aldiz erabili dute eta

gizonezkoek 10 aldiz (Student t (887) = 1.63; p < .10).

Orokorrean, gizon eta emakumeek emandako erantzunak antzekoak dira.

Hala ere, aipatu langabezia orokorraren kasuan, emakumeek gazteen kategoria

soziala eta prekarietatea gehiagotan aipatzen dutela, gizonezkoek arazoak

azpimarratzen dituzten bitartean eta era berean, emakumezkoek langabezia

femeninoaren kasuan, espezifikotasuna gehiago nabarmentzen dutela (“plus de

difficultés”, “plus fréquent”).

Laburbilduz, Baionako ikasleek hiru gogora-ekartzeko galderen aurrean

emandako erantzunak elementu eta dimentsio partekatuak azalerazten dituzte hiru

objektuetan, langabezia orokorrean, langabezia maskulinoan eta langabezia

femeninoan. Hiruretan langabezia, lanarekiko harremanean eta dakartzan

zailtasunetan, batez ere dimentsio ekonomikoan, egituratzen da.

Langabezia orokorra, enplegurik gabe egotea da, enpleguaren bilakuntza

suposatzen du eta ondorio eta zailtasun ekonomikoak dakartza. Langabezia

maskulinoaren kasuan ere, gizon langabetua enplegurik gabe eta enplegua bilatzen

duen gizona da. Egoera honek, zailtasun ezberdinak dakarzkio bai langabetuari bai

eta bere familiari. Hau da, langabeziaren egoerak pertsona indibidualki ukitzeaz

gain, bere ingurune hurbilean ere ondorioak dituela azpimarratzen da.

Langabezia femeninoaren kasuan, batetik, hasieran aipatutako dimentsio

berdinak daude, emakume langabetua enplegurik gabe eta enplegua bilatzen duen

emakumea da eta egoera honek maila ezberdinetan zailtasunak dakarzkio. Bestetik,

langabezia femeninoaren espezifikotasuna azaltzen da, bai dimentsio familiarrean

bai eta dimentsio sozialean ere. Dimentsio familiarrean, emakume batek

tradizionalki familiaren barnean izan dituen paper eta betebeharrak azpimarratzen

diren bitartean, dimentsio sozialean gizartean emakumeenganako existitzen den

diskriminazioa agerian jartzen da.

2.2.3. Irungo datuak

Gogora ekartzeko bi galderak (langabezia orokorra eta langabezia

maskulinoa edo langabezia femeninoa) 274 ikasleetatik 263 ikaslek (141 gizonezko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!