26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I. HURBILPEN TEORIKOA

1. Sarrera

Industria-ondoko gure gizarteetan, langabezia arazo sozial gisa ulertzen da.

Bai komunikabideetan, bai eta pertsonarteko elkarrizketetan erreferentzia ohikoa da.

Zer da baina langabezian egotea? Emakume langabetua edota gizon langabetua

izatea gauza bera al da? Galdera hauei erantzun nahian, irudikapen sozialen bidezko

hurbilpena egin da. Hurrengo orrialdeetan beraz, irudikapen sozialen teoriaren

nondik norakoak garatuko dira. Batetik, eragin teoriko nagusiak azalduko dira. Hala

nola, Durkheim-en irudikapen kolektiboak, Heider-ren zentzu komunaren

psikologia eta Berger eta Luckman-en errealitatearen eraikuntza soziala. Era berean,

irudikapen sozialen sorrerari heltzeko, objektibazio eta ainguratze prozesuak

aurkeztuko dira. Bestetik, irudikapen sozialak atzemateko hautatutako hurbilpena

garatuko da, Gune Zentralaren Teoria hain zuzen. Ondoren, irudikapen sozialen

aldaketa-prozesuei helduko zaie, irudikapen sozialen eta praktiken arteko

harremana aztertuz. Era berean, irudikapen sozialen sistema arauemailea aztertzeko

erreferenteen bidezko hurbilpena proposatuko da eta azkenik, gizon eta emakumeen

arteko harremanak aztertzeko erabilgarri izan daitezkeen bi kontzeptu nagusiri

helduko zaie, genero-asimetriari eta thêmatei.

2. IRUDIKAPEN SOZIALEN HURBILPENA

Irudikapen sozialen teoriaren jatorria, Moscovici-k 1961ean “La

psychanalyse, son image et son public” publikaturiko tesian koka daiteke. Lan

horretan, Moscovici-k pentsamendu sozialaren izaera aztergaitzat du. Psikoanalisia

abiapuntutzat hartuta, garaiko teoria zientifiko edo politiko berria, kultura batetan

nola barreiatzen den eta prozesu horretan zehar nola eraldatzen den azaltzen du.

Gainera, teoria berri honek pertsonak beren buruekiko eta bizi diren munduarekiko

duten ikuspegia nola eraldatzen duen azaltzen du (Farr, 1984). Hau da,

psikoanalisiaren irudikapena abiapuntu izanik, irudikapen sozialen eratze eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!