26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

eragiten diotela esaterakoan (Abric, 1994c). Interakzioa honela uler daiteke: praktikak

irudikapenarentzat informazio-zama dira eta irudikapenek, bestalde, ingurunean

eragiten dute. Baieztapen honetatik abiatuta ere, egokia deritzogu harreman honetan

sakontzeko Abric-ek (1994c) eta Flament-ek (1994a) egoeraren izaera aintzat hartuta

burututako hausnarketak eztabaidara ekartzeari. Ondorengo orrialdeetan, beraz,

harreman honetan, batetik, irudikapenen papera azpimarratzen duten zenbait

ikerketa eta planteamendu azalduko da eta, bestetik, eraldaketa motei arreta berezia

eskainiaz, praktiken papera azpimarratzen duten ikerketa eta planteamenduen

azalpenak garatuko dira.

3.1.2.1. Irudikapenek praktikak mugatzen dituztenean

Abric-ek (1994c, 222-229 orr.) “Pratiques sociales et représentations”

izenburupeko liburuan, irudikapenek praktikak mugatzen dituztela aditzera ematen

duten hainbat ikerketa aipatzen ditu. Abric eta Vacherot-ek (1976), adibidez, jarduera

berdin baten irudikapen ezberdinek, subjektuengan jokaera desberdinak eragiten

dituztela ondorioztatzen dute. Hau da, burutu beharreko jarduera arazo baten

konponbidean oinarritzen dela esateak edo joko-jarduera bezala aurkezteak jokaera

desberdinak eragiten ditu. Jarduera joko moduan aurkezten zenean, partehartzaileek

modu lehiakorragoan jokatzen zuten. Landa-lanei dagokienez, aipatzekoa da Jodelet-

ek (1989) eromenaren inguruan burututako ikerketa. Ikerketa honetan, gaixoen

harrera-familiek, bi oinarrizko informazioen inguruan antolatzen eta sailkatzen dute

gaixotasun mentalaren irudikapena, “nerbiotako gaixotasuna” edo “burmuineko

gaixotasuna”. Gaixotasunaren diagnostikoa bi elementu hauen arabera egiten da eta,

ondorioz, eratorritako irudikapenak praktikak aurreikusteko, bideratzeko eta

justifikatzeko balio du.

Flament-ek (2001) bere aldetik, Jodelet-ek eromenaren inguruan burututako

ikerketa klasikoari heltzen dio, kausalitate sinplea edo interakzioa dagoen argitzeko.

Jodelet-ek eromenaren inguruan burututako ikerketa egin eta hogei urtetara,

Pradeilles-en (1992, Flament-ek aipatua, 2001) eromenari buruzko ikerketan, gogora-

ekartze masibo moduan “nerbio-depresioa” azaltzen da, Jodeleten ikerketan inola

ere azaltzen ez zena. Flament-ek bere analisian, irudikapena baldintzapenez hornitua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!