26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HURBILPEN TEORIKOA

arteko bereizketa hau helburu praktikoekin burutzen da. Hau da, objektu batekiko

judizio bat eman behar denean, zenbait elementu lehentasunez mobilizatzen direla

azaltzeko eta praktika bat martxan jarri behar denean, aldiz, beste zenbait elementu

lehentasunez mobilizatzen direla adierazteko. Izan ere, elementu bat ez da inoiz

normatiboa izango funtzionala izan gabe eta alderantziz. Gainera, bi propietate

hauek ez dira lotzen sistema zentraleko elementuei soilik, irudikapen sozial osoari

dagozkio (Guimelli, 1998; Rouquette eta Rateau, 1998; Milland, 2001), ordea.

Flament-ek (1994a), bere aldetik, bereizketa hauetatik harantzago doa, irudikapena

preskripzioz osatuta dagoela proposatzen du, hau da, sistema normatibo batez.

Bestalde, berriki irudikapen sozialen inguruan burutu diren sistema arauemailearen

azterketek ahozko asoziazio produkzioan testuinguru psikosozialaren eragina

aintzat hartu dute. Guimelli eta Deschamps-ek (2000), adibidez, sistema normatiboen

eta estereotipia-prozesuen arteko harremana aztertzeko metodologia bat garatu dute.

Autore hauek ordezkapen teknika erabiltzen dute eta irudikapen sozialetan zenbait

gune isilen existentzia iradokitzen dute. Ordezkapen teknikaren nondik norakoetan

murgildu gabe ere (teknikaren xehetasunak, ikus hurbilpen metodologiko ataleko 2.3

puntuan) esan, teknika honekin gune isilen plazaratzea bilatzen dela. Autore hauen

esanetan, gune isilak taldearen ageriko arauen presioaren eraginez ematen dira.

Flament-ek (1999) agerian jartzen du, irudikapen sozialen inguruko lanetan jasotzen

diren datuek erreferentzia taldeen eragina islatzen dutela. Hau da, irudikapen

sozialetan eragiten duten sistema arauemaileen azterketarako, erreferenteen bidezko

hurbilpena proposatzen du ordezkapen teknikarekin.

3.2.2. Erreferentzia taldeak

Irudikapen sozialak jokaerak preskribatzen ditu, arauen eta harreman

sozialen izaera islatzen du (Abric, 1994a). Irudikapen soziala sistema normatiboa da

eta interakzio maila ezberdinak erregulatzen ditu. Batetik, gizabanakoak

objektuarekiko dituen portaerak; bestetik, objektuarekiko gizabanakoen artean

ematen diren elkarrekintzak eta, azkenik, objektu batekiko irudikapena partekatzen

duten pertsonen eta irudikapen hori partekatzen ez duten pertsonen arteko

harremanak. Talde sozialen araberako berezitasun normatiboak daude eta ondorioz,

berezitasun hauek irudikapenean islatzen dira. Gizabanakoak talde batekin arau

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!